detalle dokuteka-generico-fitxa

Lapurretak albiste

Eguneroko albiste bihurtzen ari zaizkigu lapurretak. Badirudi gero eta gehiago ari direla gertatzen. Baina hala al da? Horri buruzko datuak eman dituzte Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU ETXEZORTU: Hitz egin dezagun lapurretei buruz. Azken egunetako partea lapurretena. Gabon gauean adin txikiko bat atxilotu zuen ertzaintzak Irunen. Lau lagunek hartu zuten taxia Lasarten eta Irunera iritsitakoan, sakelako telefonoa, tablet bat eta 130 € hartu zizkioten taxi-gidariari. Elkar joka bukatu zuten, eta kopiloto zihoanari muturrekoa eman zion taxistak. Kolpea hartu zuenak salatu egin zuen komisaldegian. Ihes egin zuten besteek eta ertzainak adin txikikoa atxilotu zuten. Beasainen bi aldiz egin dute lapurreta azken egunetan, Manias izeneko ile-apaindegian. Handiena Madrilen hilabete hasieran egindako lapurreta da: 10. milioi € ostu zituzten bitxi-denda batetik. Bitxiak eta erlojuak lapurtu zituzten.

Lapurretak. Egoera nolakoa da? Estatistikak gora egin du?, mantendu egin da? Nagore Telleria aritu da, han eta hemen, lapurretei buruz galdezka.

NAGORE TELLERIA: Kalean poltsoa lapurtu tiradizoa jota, edo denda batean butroiaren sistema erabilita –alboko lokalean pareta zulatuta–, zein gauez lotan gaudela. Aurten [2012] urtarriletik azarora bitartean osten 28.392 salaketa jaso ditu ertzaintzak Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian. Hilean 2.000 baino gehiago. Iazko datuekin alderatuta, beretsua da kopurua, abenduko zenbaketa falta dela kontuan hartuz. Iaz 30.209 salaketa zenbatu zituen Herrizaingo Sailak. Modus operandi ugari erabiltzen dituzte ebasleek lapurretarako; etxeetan inor ez denean, edo gauez sartzen dira gehienetan.
 

detalle2

Docuthèque

B1
16-01-2013

x61pRelaContWAR

16286308
00:01:37

x61pViewCountWAR

5708

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR