Gabonetan ugaritu egiten dira lapurretak

Gabonak ate-joka dira. Urtean zehar lapurreta gehien izaten diren garaietako bat ere bada. Hori dela-eta, Sestaoko Udaltzaingoak hitzaldiak eskaini dizkie nagusiei, lapurreten aurrean nola jokatu erakusteko.

Udaltzainek gerturatu direnei azaldu diete, besteak beste, nola jokatu behar den etxe inguruan eta etxe barruan, edota kutxazainetik dirua ateratzerakoan.
 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARI EMAKUMEA. Gabonak ate-joka diren honetan urtean zehar lapurreta gehien izaten diren garaietako bat ere bada, eta hori dela-eta Sestaoko udaltzaingoak hitzaldiak eskaintzen ditu, nagusiei eskaintzen dizkie nola saihestu lapurreta horiek, eta lapurreton aurrean zer jokaera izan beharko luketen adinekoek, adineko jendea baita zaurgarriena. Beñat Zamalloa izan da hitzaldi horietako batean.
BEÑAT ZAMALLOA KAZETARIA. Aretoa lepo bete da Sestaoko nagusien etxean. Udaltzainburuordeak hitza hartu aurretik, hari eta honi gertatutakoaz ari dira, norberari urrun barik, berriki gertatutakoez gehienak. Izan ere, Gabonak hurreratu ahala hazten dira lapurretak ere. Juan Mari de Los Heros, Bilboko komisariordea.
BILBOKO UDALTZAINGOKO KOMISARIORDEA. Baina garai horretan, Gabonak dire(ze)nean jendea dago, jende piloa, kopuru handiagoa, eta horregatik, jende asko dagoenean, ba igual orduan egiten direz (dira) lapurretak.
KAZETARIA. Adinekoen kasuan atariak baliatzen dituzte gehien lapurrek, egun. Bertan itxaronda ala aitzakiaren baten pean, aurrez aurre eta bakarrik direnean saiatzen dira ebasten. Hargatik, atarian sartu aurretik, atarian ezezagunik ez dela eta atzetik inor ez datorrela ziurtatzea komeni. Behin etxean, hauek, udaltzainen aholkuak: atea zabaldu aurretik datorrena ezaguna dela ziurtatu, atea beti ondo itxi, eta etxez etxeko saltzaileei ez aterik ireki.
BILBOKO UDALTZAINGOKO KOMISARIORDEA. Saltzaile asko egoten direz apropos zedozer egiteko, holan adinekoei. Adinekoen etxeetara joaten direz eta atea zabaldu baino aurretik mirillatik (behatxulotik) ikusi ea nor den, ea identifikaziorik badaukon (badaukan) eta hoberena da saltzaileari ez zabaldutea (zabaltzea) atea, tranpetan-eta ez jausteko. Hoberena da ez zabaldutea. Eta zabalduten badogu (zabaltzen badugu), baten bategaz (batekin) etxean egotea hobeagoa da.
KAZETARI GIZONEZKOA. Kalerakoan, beti ondasun guztiak kontrolpean. Udaltzainen hitzetan beti hobeto mesfidatia izanda; eta erakusteko badira ere, bitxiek lapurrei begietan ez diezaiela distirarik egin. Adi banketxeetan ere, atariak bezainbat baliatzen baitituzte.
BILBOKO UDALTZAINGOKO KOMISARIORDEA. Barrukoak izan behar direz: hobeago, seguruagoak direz. Eta barruan sartuten (sartzen) bagara, barruko atea itxi krisketagaz (krisketarekin), eta ahal badugu baten bategaz (batekin) lagun bategaz joan, hobe. Eta irteterakoan bere (ere) bai, ba begiratu ea nor dagoen kanpoan edo. Eta irten baino lehen dirua gordeta, eta bere (ere) bai diru-kopuruak ahal badira txikiak izatea.
KAZETARI GIZONEZKOA. Neurri guztiak aintzatetsita ere, guztiak izan litezke urri. Hargatik, halako egoera batean egokituz gero, ez aurre egin, erasotzailearen itxura gogoratzen saiatu eta oihu egin, sokorri zaitzaten. Gertu udaltzainik edota ertzainik ez denerako, mugikorrean larrialdietako eta lekuan lekuko udaltzaingoaren zenbakiak gordeta eta eskura izatea ere komeni.
 

C1
10-12-2018
16147955
00:02:53
975