Jatetxeak behar berrietara egokitzen
Jatetxeetara joatea gure artean oso zabalduta dagoen ohitura da. Orain, jatetxeetako otorduak etxera ekartzea ere nahikoa arrunta bihurtu da, izan ere, sektorea bezeroen beharretara egokitzen ari da eta aurrera egiteko bide berriak zabaltzen. Horren inguruan arituko gara jarduera honetan.
Proposatutako testua eta bideoa aztertu, eta ondoko ariketak egin ditzakezu:
- Zure ohiturak zein diren azaldu ikaskideei.
- Bideoa ikusi eta esaldiak egia ala gezurra diren erabaki.
- Testua irakurri eta aukeratu erantzun egokia.
- ‘Zertara/Zeri egokitu’ egitura landu.
- Zertara egokitu behar izan duzun kontatu ikaskideei.
OHARRA: Ikasgelan ez bazaudete, talde-jarduera hau egiten hasi aurretik, adostu irakaslearekin batera zuen arteko komunikazio-tresna: foroa, posta elektronikoa, WhatsApp, Teams, Hangouts, Google Duo, Skype...
Teknologiak jatetxeen erakusleiho bilakatu dira. Argazkia: Freepik
Jarduera
2021-03-29
- Axun Ertzibengoa Aizpiolea
- Aitziber Larramendi
28090934
4345