Superbotereak zertarako?
Noizbait pentsatu izan duzu, aukera edukiz gero, zein superbotere izan nahiko zenukeen? Superbotereei buruz arituko gara jarduera honetan.
Entzungaia oinarri hartuta ondoko ariketak egin ditzakezu:
- Superboteredun pertsonaien zerrenda egin.
- Audioa entzun eta galderei erantzun.
- Gramatikari erreparatu: helburuzko egiturak.
- Superheroi taldea osatu ikasgelan.
Argazkia: Andres Nieto Porras (CC BY-SA 2.0)
OHARRA: Ikasgelan ez bazaudete, talde-jarduera hau egiten hasi aurretik, adostu irakaslearekin batera zuen arteko komunikazio-tresna: foroa, posta elektronikoa, WhatsApp, Teams, Hangouts, Google Duo, Skype...
Jarduera
2020-07-09
- Axun Ertzibengoa Aizpiolea
22410293
6856