Kerman, mintzalagun bila: Kerman superheroi

Kerman mozorro-denda batera joan da. Kerman eta Mikel Pablo mozorro-festa batera elkarrekin joango dira baina arazo batzuk ditu. Mozorroa aukeratzen dendariak lagunduko dio.

Atal honetan ELKAR dagokion kasuan deklinatu behar dela gogoraraziko digute: 'Gu elkarrekin joango gara jaira'  edo 'Guk asko laguntzen diogu elkarri'.
Erne ibili beste egitura honekin: 'pailazo', 'printze' etab. BIHURTZEN gara Inauterietan. Eta ez 'pailazoan' edo 'printzean'. Era berean, 'sorgin' janzten gara, eta ez 'sorginez'.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KERMAN: Kaixo!
DENDARIA: Kaixo. Egun on.
KERMAN: Egun on! Aizu lagundu behar didazu, e? Ni horrela ezin naiz joan!
DENDARIA: Eta nolatan zaude horrela jantzita?
KERMAN: Ba begira, daukat mozorro festa bat, bai... Eta Mikel Pablo eta biok elkar joan behar dugu, eta... orain krisiarekin eta badakizu, ba elkarri lagundu beharra dago...orduan pentsatu genuen mozorroa elkarrekin aldatzea. Eta nik eman diot berari nire mozorroa eta berak niri bere mozorroa. Baina begira mozolo horrek zer eman didan! Eta Mikel Pablo ezagutzen dut...Bueno aspalditik elkar ezagutzen dugu, e? Elkar jun (joan) ginen eskolara, elkar joan ginen institutura, unibertsitatera...bueno, eta elkarrenganako konfiantza handia izan dugu beti, baina nik uste dut akabo e? Gaur elkar joango garenez esango diot ia, Mikel Pablo berarekin amaitu dela guztia.

Gogoratu ELKAR dagokion kasuan deklinatu egin behar dela. Hala, Kerman eta Mikel Pablo elkarrekin joango dira jaira, esango dugu. Eta Mikel Pablok eta Kermanek elkarri laguntzen diotela.


KERMAN: Eta ze zomorro... Ui! Mozorro! Ze mozorro dituzu salgai?
DENDARIA: Ba hemen pila bat dauzkagu, begiratu.
KERMAN: Eske nire lagun batzuk ere joango dira mozorro festa horretara, baina pailazoz mozorrotuko dira! Eta niri ez zait gustatzen pailazoan bihurtzea. Nik nahiago dut mosketero edo errege jantzi.
DENDARIA: Ba hemen daukagu kapa bat, errege kapa bat eta korona...
KERMAN: A! Aizu, bai dotorea, e? Bai, zuk uste duzu guapo egongo naizela errege jantzita? Ze iaz martzianoz jantzi nintzen...aizu, eta ez nuen ezer ligatu!
KERMAN: Je, ze? Ikusi, e? Nola ikusten nauzu erregean bilakatuta?
DENDARIA: Ba nik uste baino hobeto, e?
KERMAN: Bai? Beno, eske nire amak beti esan dit, ni errege izateko jaio naizela! Je, je, je...
 

Gogoratu pailazo bihurtu edota printze bilakatu esan behar dugula. Baztertzekoak izango dira, hortaz, printzean bilakatu bezalako formak. Era berean, sorgin jantziko naiz inauterietan, esango dugu. Eta ez, sorginez jantziko naiz.


KERMAN: Mikel Pablo...Bai...Aizu, azkenean elkarrekin joango gara? Aaa, bai. Orduan ni ere superheroi jantziko naiz. Bai, bueno, orduan gero ikusiko dugu elkar, ba...Agur, agur, bai. Bueno, azkenean Mikel Pablo eta biok ados jarri gara,e? Eta elkarrekin joango gara...e, mozorro festara, eta orduan nik ere superheroi jantzi nahi dut.
DENDARIA: Ba hementxe daukagu Superman jantzia. Nahi baduzu jarri
KERMAN: Baina, ai, zalantzan nago. Ez dakit hobeto egongo naizen Spidermanen bilakatuta. Zuk zer uste duzu?
DENDARIA: Hau frogatu lehenengo, eta gero ikusiko dugu. Bale?
KERMAN: Bale, bale. Aldagelara noa,e?
DENDARIA: Bai, hantxe. Joan.
KERMAN: Oraindik zalantzan nago. Ez dakit Superman jantzi ala Spiderman bihurtu.
DENDARIA: Ba, nik dudarik gabe, Superman. Baina bakarrik, Clark Kenten betaurrekoak kendu. Ba nik horrela kalean ikusita, ba zurekin joango nintzateke hegan, e?
KERMAN: Bai? Benetan?
DENDARIA: Bai, bai...
KERMAN: Orduan, badakit zer egin... Kerman, superheroi berria izango naiz! Euskaldun berrien superheroi berria, Kerman! Subjuntibo eta baldintzen etsaia!
DENDARIA: Bai...

 Kerman eta bere lagun Mikel Pablo mozorro jai batera joango dira elkarrekin eta, gainera, konfiantza handia dute batak bestearengan, elkarrengan. Gogoratu ELKAR deklinatu egin behar dugula. Adibidez: elkarrekin joango gara jaira, edo sekretuak kontatu dizkiogu elkarri.
Bestalde, Kermanek super-heroi bilakatu nahi du, edo super-heroi bihurtu nahi du, eta ez super-heroian bilakatu.
Era berean, ni sorgin jantziko naiz, edo sorgin mozorrotuko naiz; baina ez, sorginez jantzi edo sorginez mozorrotu.
Argi geratu da, ezta? Bueno, ba, ia egunen batean Kermanekin topo egiten duzuen kalean eta elkarrekin euskaraz hitz egiten duzuen. Eta...


Badakizu, honekin edo harekin, baina egin!

A2
2010-02-17
16232995
10508