Zein superbotere izan nahiko zenuke?
Denok ezagutzen ditugu botere bereziak dituzten fikziozko pertsonaiak. Aukerarik bazenu, zein aukeratuko zenuke zuk?

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Manu Etxezortu esataria. Idoia, galdera bat dakarzu guri egiteko eta entzuleei egiteko, ezta?
Idoia Torregarai esataria. Bai. Ostirala da, eta jolasteko, eta pixka bat hor… Ni pozik sentitzen naiz, eta behin baino gehiagotan nik neure buruari egiten diodan galdera bat zuekin partekatu nahiko nuke.
Manu Etxezortu. Oso ondo.
Idoia Torregarai. Bai. Izan ere, behin baino gehiagotan galdetu diot. Esan dut: “Nik superbotere bat edukitzea nahiko banu, zein izango litzateke?” Eta horixe da entzuleei esan nahi diedana, galdetu nahi diedana gaur.
Manu Etxezortu. Bale. Zein superbotere eduki nahiko ote luketen, eta zergatik, ezta?
Idoia Torregarai. Hori da.
Manu Etxezortu. Bale.
Idoia Torregarai. Eta zergatik? Nik hemen ekarri dut halako nire zerrenda bat niri, bueno, nik eduki nahiko nituzkeen superbotere horiek, eta bueno, zuekin partitu (konpartitu) nahiko nituzke.
Manu Etxezortu. Oso ondo.
Idoia Torregarai. Manu, zuk pentsatu al duzu honetaz?
Manu Etxezortu. Utzidazu pentsatzen. Orain bote-prontoan (punpa lasterrean), ez zait ezer bururatzen. Ea saioa amaitu aurretik zerbait bururatzen zaidan. Ez dakit. Bale.
Idoia Torregarai. Nik zalantzarik ez daukat lehenengoarekin, e!
Manu Etxezortu. Bale.
Idoia Torregarai. Bat da, telegarraioa.
Manu Etxezortu. Telegarraioa. Begira, telegarraioa, hara! Begira ze kotxe pila, ze auto pila errepidean.
Idoia Torregarai. Bai. Zer? Hori da.
Manu Etxezortu. Hau da A-8ko soinua…
Idoia Torregarai. Auto-txokeak ematen dute, esango nuke… Bai. Bai, zeren, bueno, nik, nire kasua hau da. Ba lanera joateko ere kilometro batzuk egin behar izaten ditut eta Eibarrera, eta A-8a gora eta behera. Zer litzatekeen, ezta? ohetik altxatu, gosaldu, eta tak, momentu batean telegarraioaren bidez agertzea zure bulegoaren eserlekuan. Niretzako hori…
Manu Etxezortu. Sekulako mauka litzateke hori, ezta?
Idoia Torregarai. Bueno, bueno, bueno, bueno! Hainbeste peaje (bidesari), kurba, zera, euria, ez dakit zer! Bueno, bueno, bueno! Hainbeste… Eta bueno, hori alde praktikoari begiratuta, baina gero bestetik(an), momentu honetan nahi dudala, ez dakit, paseotxo bat Tokiora, Tokiotik(an)…
Manu Etxezortu. Bai.
Idoia Torregarai. …edo Moaiak ikustea Pazko Irlan edo, ze ederra izango litzatekeen telegarraioarekin…
Manu Etxezortu. Telegarraiatzea. Telegarraiatzea, ezta?
Idoia Torregarai. Hori da. Hori da. Hori izango litzateke zoragarria niretzako.
Manu Etxezortu. Bueno. Bueno. Denborak ere lan asko ematen dizkigu. Denborak.
Idoia Torregarai. Bai. Denbora-faltak batez ere.
Manu Etxezortu. Begira, begira erloju hau, e? Hara!
Idoia Torregarai. Hara!
Manu Etxezortu. Ez dakit nondik atera dugun erloju zahar hau. Baina ondo dabil, e!
Idoia Torregarai. A, ondo!
Manu Etxezortu. Bai. Eta zer soinu polita daukan Euskadi Irratiko erloju honek, e!
Idoia Torregarai. Bai, ba, hain zuzen ere horixe eduki nahiko nukeen bigarrengo superboterea. Eta da denbora geratzekoa.
Manu Etxezortu. Denbora geratu.
Idoia Torregarai. Denbora geratzekoa. Beti denbora-falta, beti presaka, beti korrika, beti gauzak egin behar. Eta egingo nukeena da horixe: denbora gelditu. Eta hortxe, patxadaz nahi dudan, bueno, nahi dudana egiteko edo ezer ez egiteko aukera izatea.
Manu Etxezortu esataria. Oso ondo.
Idoia Torregarai. Hori izango litzateke zera onena.
Manu Etxezortu. Hemen entzule batek bidali du whatsapp bat eta egin du sailkapen bat: “ Lehendabiziko super-boterea nik edukiko nukeena jendea sendatzeko gaitasuna” Hori lehendabizikoa, bigarrena, telegarraioa esaten du, eta hirugarrena, pazientzia mugagabea. Ea Idoia, hitz egiguzu zure hirugarren botereari buruz.
Idoia Torregarai. Bai. Denbora, denborarekin lotuta dago. Baina denbora bidaiatzekoarena izango litzateke. Batez ere atzera egingo nuke. Aurrerakoak pixka bat beldurra ematen didalako, errespetua ematen dit. Beraz, atzera joango nintzateke eta, adibidez, ikusiko nuke neure burua txikitan, ezta?, nolakoa nintzen. Edo nire gurasoak gaztetan ere, edo ezagutzen ditudan batzuk ba, edo Historiako pertsonaia batzuk ere bai…
Manu Etxezortu. Ume-garaira…
Idoia Torregarai. Hori da.
Manu Etxezortu. Gaztarora…
Idoia Torregarai. Edo historiako, historiako holako garai berezi batetara…
Manu Etxezortu. Bai.
Idoia Torregarai. Hori ere gordeko dugu (diegu), galdera hori, gure entzuleei.
Manu Etxezortu. Batek dio, hemen, entzule batek: “Nik nahiko nukeen superboterea litzateke pentsamendua irakurtzea, besteen pentsamendua irakurtzea”. Eta beste batek dio: “Nik nahiko nukeen superboterea ohetik jaiki beharri ez izateko”.
Idoia Torregarai. Hori da.
Manu Etxezortu. Beste entzule batek dio. “Nik zer superbotere nahiko nukeen? Bada, jendea bilutsik ikusteko superboterea. A ze barre-saioak egingo nituzkeenak!” Gaiztoa entzule hau, e!
(barreak)
Manu Etxezortu. Entzule batek dio: “Datorren hilean 30 urte egin behar ditut, eta inoiz ez zahartzeko boterea nahi nuke”.
Idoia Torregarai. A!
Manu Etxezortu. A, 30 urte!
Idoia Torregarai. Edo, baina zer izango litzateke?, 30 urtetan gelditzekoa, edozein adinetan, ezta?
Manu Etxezortu. Bueno, hori berak esan dezala. Berak 30 urte egingo ditu eta ez du inoiz zahartu nahi.

2020-06-23
22304419
04:33
3375