Zein da urteko egunik zoriontsuena?

Ba omen da egun jakin bat urtean, bereziki zoriontsu garena. Egun hori zein den erabakitzeko adituek kontuan hartu dituzten faktoreak aipatuko ditugu jarduera honetan.

Gaiari buruzko testua irakurri eta ariketa hauek egin ditzakezu:

- Iritzia eman.

- Hipotesiak egin gelakide batekin.

- Testua irakurri eta erabaki esaldiak egia ala gezurra diren, erantzunak arrazoituz.

- Egun berezi bati buruzko pistak eman gelakideei, ea asmatzen duten.

 

Argazkia: Peakpx

OHARRA: Ikasgelan ez bazaudete, talde-jarduera hau egiten hasi aurretik, adostu irakaslearekin batera zuen arteko komunikazio-tresna: foroa, posta elektronikoa,  WhatsApp, Teams, Hangouts, Google Duo, Skype...

Jarduera

B1
2020-06-19
  • Axun Ertzibengoa Aizpiolea
22276248
5171