Zerk egiten gaitu zoriontsu?

2012. urtean izendatu zen lehen aldiz maiatzaren 20a Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna. Denok nahiko genuke zoriontsu bizi, baina zoriontsu ote gara? Askotan esaten da ez dagoela zoriontasunik, zoriontasun uneak baizik.

Zoriontsu egiten gaituzten eguneroko gauza txiketan jarri beharko genuke arreta. Baina egiten dugu? Entzun kaleko inkesta honetan herritarrek eman dituzten erantzunak. Eta zu zerk egiten zaitu zoriontsu?
 

Audio osoa hemen entzun dezakezu.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MANU.-. Amaia Artetxe, Amaia, egun on.
AMAIA.-  Egun on, Manu!
MANU.- Zoriontsu ote gara?, Amaia!
AMAIA.-  Bai, ba galdera potoloa, e! Hori da honelakoetan erantzuten duguna. Igual izango da ez dakigulako zer erantzun, ezta? zoriontsu gara? Bai, ez? Ez dakit. Nik esango nuke baietz, ez? Batzuetan bai behintzat!
MANU.- Bai. Momentuak egoten dira.
AMAIA.-  Bai.
MANU.- Momentu batzuetan zoriontsuago..
AMAIA.-  Bai.
MANU.- … zaude beste batzuetan baino. Momentuak.
AMAIA.- Eta gaur gainera, esaten digute, Manu, zoriontasuna ospatzeko eguna dela e. Ospatu egin behar dela.
MANU.- Eta nondik dator kontua? Zergatik …
AMAIA.- Bai.
MANU.-. … gaurko eguna Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna?
AMAIA.- Ba 2012ko ekainean izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak martxoak 20 zoriontasunaren eguna bezala. Eta horrenbestez, horrez gero, hortik, 2012. urtetik ba gizarte zoriontsu bat eraikitzeko beharraz ohartarazten gaituzte martxoak 20 guztietan.
MANU.- Zer dio kalean jendeak? Goizean goizetik joan zara kalera, galdera egitera Amaia. Zoriontsu ote da Euskal Herria?
ELKARRIZKETATUA 1.- Bai. Nik uste dut baietz. Lagunak ditudala, familiarekin ere ondo nagoela eta, eta ez dakit, pozik nago bizitzarekin. Ez dakit, ez daukat hola, kabreatuta egoteko …
AMAIA.-  Orokorrean, jendea zoriontsua dela iruditzen zaizu?
ELKARRIZKETATUA 2.- Nik uste dut jendeak asko tapatzen duela bere zoriontasun eza.
AMAIA.- Zoriontsu zara?
ELKARRIZKETATUA 3-  Bai. Bai.bai.
AMAIA.- Bai? Ez daukazu zalantzarik, e!
ELKARRIZKETATUA 3.- Ez. ez. Azken finean beti daude motiboak zoriontsu izateko, así que [hortaz] optimista naiz.
AMAIA.- Bai. Eta ze ondo? Eta zerk ematen dizu zoriontasuna zuri?
ELKARRIZKETATUA 4.- Gauza askok. Azkenean gauzak ondo egiteak. Eta, jode, momentu triste asko daude baina beti dago, edo familia edo lagunak, o zeozer [zerbait] pozten dizuna, asi ke  ...
ELKARRIZKETATUA 5.- Beno, bai. Bai.. Gutxi gorabehera bai. Bai. Bai.
AMAIA.-  Bai, eta zergatik beharbada ez dugu behar bada “bai” esaten zure kasuan? Um! Zerk kezkatzen zaitu?
ELKARRIZKETATUA 5.- Beno ba, adibidez, ez? Lana, igual kili-kolo doa, edo beno… Beno, batez ere lana. Lana.
AMAIA.-. Um.
ELKARRIZKETATUA 5.-  Eta beno, osasuna. Osasuna da oso inportantea.
AMAIA.-  Eta zer egiten duzu zuk apur bat baxu sentitzen zarenean ondo sentitzeko? Edo zoriontasuna zerk ematen dizu?
ELKARRIZKETATUA 5.- Jendearekin egoteko [egoteak], familiarekin, ez dakit, pertsona alaitsua naiz. Bai.
AMAIA.- Baietz, alaia dela esan digu, eta egia da, Manu, zaila egingo zaigula jakitea jaso ditugun erantzunak zintzoak diren ala ez. Izan ere, lagun batek esaten zigun, ezta?, bere ustez jende askok zoriontasun-eza ezkutatu egiten duela
MANU.- … tapatu egiten duela esaten zuen batek, ezta?
AMAIA.-. Bai. Bai. Beharbada, ez dakit, ez zaio arrazoirik falta, ez dakit zer iruditzen zaizun?
MANU.- Beno, izan liteke, ez zaigu gustatzen besteen aurrean triste gaudela esatea, nahiz eta ondoren maiz zoriontasun-eza ba gure ekintza eta jarreretan nabaritu egiten den, ezta?
AMAIA.- Egia da. Azkenean horrek beti, hori beti ateratzen da, ezta? Halere, zerk kezkatzen gaitu, zerk lapurtzen digu zoriontasuna? Ba hori ere galdetu dugu eta hona hemen adibide batzuk.
ELKARRIZKETATUA 6.-  Ba zoriontasuna ez dit ezerk kentzen, baina ba noizbait pixka bat urduri jartzen naiz, ba ez dakit, ba adibidez, unibertsitateko gauzekin eta horrela …
AMAIA.-  Eta zuri zerk kentzen dizu zoriontasuna?
ELKARRIZKETATUA 7.-. Ba horrela, “rollo” txarretan eta nagoenean, bai familiarekin, bai lagunekin, ba horrek “mala ostian” uzten nau eta ez naiz gustura sentitzen.
ELKARRIZKETATUA 8.- Ba estresak, agobioak, gauza asko egin behar ditudanean eta ez daukadanean denbora edo, eta horrelako gauzek.
AMAIA.-. Eta iruditzen zaizu zure inguruko jendea normalean edo orokorrean zoriontsu dela?
ELKARRIZKETATUA 8.- Nik uste dut askotan ezetz.
 

B1
2017-03-22
16172255
03:25
6885