Jarduera
Epilepsia. Sekuentzia
Epilepsia hitzak, gutxienez, errespetua sortzen dio edonori, beldurra ez esatearren. Hitza aditu orduko burura datozkigun irudiak gogorrak izan ohi dira: pertsona bat lurrean, konorterik gabe eta dardara batean, mihiari horzka egiten... eta ingurukoak zer egin, nola lagundu ez dakitela.
Baina zer da epilepsia? Zerk eragiten du? Nola lagundu pertsona horri? Inguruan horrelako kasuren bat gertatu zaion orok egingo zituen galderak dira, seguru asko. Galdera horiexei erantzungo die Jabier Agirre sendagileak sekuentzia honetarako irakurri beharko dugun artikuluan.
Helburu orokorra
- Epilepesiari buruzko artikulu bat ulertzeko hainbat estrategia aktibatzea irakurtzeko orduan.
- Artikulua irakurri aurretik gaiari buruzko zeure ezagutza baliatuta, hainbat hipotesi egin, emandako baieztapenak egia ala gezurra diren antzemateko
- Artikuluaren mezu globala jaso eta artikuluaren atal bakoitza argazki batekin lotu
- Artikuluko paragrafo batzuk irakurri eta falta den esaldia zein den inferitu, testuinguruaren bidez
- Horrelako gaietan ohikoak diren esaldi eginen edo kate lexikalizatuen euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak lotu
- Kontsultako elkarrizketan, sendagileak esandakoa ordenatu, testuak ematen dituen pistak erabiliz.
- Kontsultako elkarrizketako hutsuneak bete, hitz egokia aukeratuta.
Jarduera
2008-01-21
16380711
635
