Dokuteka
Zer egin behar da epilepsia kasuetan?
Epilepsia gaixotasun neurologikoa da, adin guztietan ager daitekeena. Baina, hortik aurrera askok ezer gutxi dakite gaixotasun honi buruz.
Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak 'Elkar Ezagutzen' kanpaina jarri du abian eskoletan, epilepsiari buruzko informazioa zabaltzeko eta gaixotasun hau dutenen integrazio-arazoak saihesteko. Eluska Arrieta Gipuzkoako Epilepsia Elkarteko idazkariak kanpainari buruz hitz egiteaz gain, epilepsia-egoera baten aurrean nola jokatu behar den azalduko digu.
Irratsaio osoa hemen entzun dezakezu.
MANU ETXEZORTU.- Behin jada diagnostikatzen denean pertsona bat epilepsia duela, Eluska. Diagnostikoa ez da beti erraza izaten ezta? Eluska.
ELUSKA.- Ez kasu guztietan. Azken finean, aipatu behar dena da eta oso garrantzitsua da jakitea epilepsia-mota ezberdin asko daudela eta paziente adina epilepsia-mota daudela ia. Orduan, prozesu hori ba aurrera poliki oso poliki eramaten dute, oso mantso, kalma [patxada] handiarekin hartu behar da eta elektroak eta mila frogaren bitartez, jende batzuei agian urte pare bat ere tardatu diote diagnostikatu ahal izateko bene-benetan epilepsia ote den edo ez.
MANU.- Epilepsia zer agertu liteke zure bizitzako edozein momentutan?
ELUSKA.- Bai, epilepsiak ez dauka, ez adinik, eta ez generorik. Bai emakumea, gizonezkoa izan. Bada, beno, batzuetan esaten dute errazagoa dela bizitzako bi estremoetan manifestatzea. Hau da: haur garaian edo jada zahartzaroan …
MANU.- Zahartzaroan.
ELUSKA.- Bai. Baina, beno ez du zertan. Azken finean bizitzako edozein fasetan gerta liteke. Horregatik, guk mezua luzatu nahi dugu zein garrantzitsua den prest egotea, epilepsia egoera baten aurrean jakin dezazun zer egin, nola jokatu. Eta azken finean, gu biok adibidez gaur elkartetik etorri gara, Gipuzkoako Epilepsia elkartetik eta bertan, asko lan asko egiten dugun gauza da gizartean epilepsia ezagutaraztea.
MANU.- Hori da galdera. Zer da egin behar dena? Garai batean esaten zen ahoan zerbait sartu behar zitzaiola atakea edo konbultsioa duen pertsonari ezta? Mingainari kosk ez egiteko. Hori egokia da Iker?
IKER.- Ez ,ez hori da ... ezin da egin.
MANU.- Beraz, hori da egin behar ez dena.
IKER.- Hori dago debekatua, total.
MANU.- Debekatua guztiz. Ez zaio ahoan zerbait sartu behar.
IKER.- Orduan, orain egin behar dena da ba norbaiti konbultsioa ematen dionean eta horrelako gauzak. Egin behar dena da hartu eta lehenengo gauza ematen baldin badio konp[b]ultsio bat[ek] hartu eta utzi ematen konp[b]ultsioa ez?
MANU.- Eluska.
ELUSKA.- Bai, azken finean Ikerrek esaten duena, ez?
MANU.- Esaten duena, ez?
ELUSKA.- Zeren, berari utzi behar diogu berak behar duen moduan manifestatzen. Soltatu [askatu], desahogatu [barrena hustu] egin behar da nolabait. Eta bakoitzak bere modua dauka. Beti ere deigarriena orokortu hauek izan dira eta konbultsio hauek. Jendeak epilepsia horregatik bakarrik ezagutzen du, askotan, baina beno. Lehen esan dugun bezala, mota asko daude. Eta hauekin jende asko izutu egiten da. Jakin behar dugu baita ere, lasaitasun bat mantentzen.
MANU.- Etzaten lagundu, zeharka jarriko dugu, eta gero txistua bota dezala kanpora. Ez dezala txistu hori irentsi ezta?
ELUSKA.- Arnasbidea libratzen lagunduko diogu, lepoa alboka jarriz gero, ezta?
MANU.- Bale, bale. Hori da.
ELUSKA.- Horregatik, Berak ez du sekula mingainik tragatuko.
MANU.- Oso ondo.
ELUSKA.- Hori ere mito bat da. Eta ahoan zerbait sartzearena mito bat da. Eta bueno, bada, nik aipatu nahiko nukeena da “elkar ezagutzen” proiektua adin guztietako haur eta pertsonari zuzendua dagoela. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu, zeren eta azken finean epilepsia ezagutarazteak berdinak bihurtzen gaitu guztiok. Eta mezu horrekin azpimarratu nahi nuke epilepsia ezagutzeak daukan lana, garrantzia.
MANU.- Bada, horretan geratuko gara. Hori da. Eta gogora dezagun hori, Gipuzkoako Epilepsia Elkartetik “elkar ezagutzen” izeneko kanpaina jarri duzuela, bada, bereziki eskoletan, epilepsiari buruzko informazioa eman nahi diozue neska-mutilei integrazio-arazoak saihesteko eta gizartea sentsibilizatzeko.
