detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Drakula

Abokatu britainiar gazte bat, Jonathan Harker, Transilvania urrunera bidaian doa, hango bezero misteriotsu batek deiturik, Londresen etxe bat erosi nahi duela-eta. Karpato mendi malkartsuetako gaztelu batean ezagutuko du Drakula kondea, eta, hortik aurrera, era guztietako emozioak piztuko dituen abentura-sorta abiatuko da pertsonaia gogoangarrien talde baten eskutik, tartean direla Mina Murray ausarta eta Van Helsing doktore bitxia.

EGILEA: Bram Stoker

ITZULPENA: Ana Morales

ARGITALETXEA: Elkar

URTEA: 2026

Terrorezko klasiko handi bat da eleberri hau, banpiroen istoriorik ezagunena, mila bertsio, komiki eta filmen oinarri izan dena eta guztion iruditeria kolektiboan leku nabarmena duena. Literatura gotikoaren elementu guztiak xurgatu eta ustiatzeaz gain, Ingalaterra viktoriarraren ifrentzua ere eskaintzen digu baina: bizimodu zurrunaren ihes-balbula, emakume berriaren aurreko lilura eta beldurra, errepresio sexualaren kontrako perbertsio-festa. Baita, gutxitan aipatu arren, umore etengabea darion kontakizuna ere. Hona, beraz, Ana Moralesen hitzaurre, ohar eta itzulpenaz, literatura unibertsaleko maisulan bat, irakurleari dar-dar eta kar-kar eragingo diona. 

Liburuari eta euskarazko itzulpen-lanaren ezaugarriei buruz Berrian argitaratutako artikulua irakur dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (25. or.):

"Iruditu zitzaidan egun osoan tirriki-tarraka ibili ginela era guztietako edertasunez betetako lurralde batean barrena. Batzuetan herritxoak edo gazteluak ikusten genituen mendi malkartsuen gainetan, misal zaharretan agertzen direnak bezalakoak; tarteka parean ikusten genituen ibai eta errekastoek uholde handiak izan behar izan zituzten, haien alboetako tarte harritsu zabalak ikusita. Ur asko behar da, eta indar handiz datorrena, ibai baten ertza zeharo berdintzeko."

 

Orrialdeak: 508

detalle2

Dokuteka

C1
2026-11-16

x61pRelaContWAR

40380158

x61pViewCountWAR

33

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR