Drakula

1897ko maiatzaren 17an argitaratu zen Bram Stoker irlandar nobelagilearen Drakula eleberria. Drakula kondea Hungariako bazter urrun samar batean bizi da, gaztelu batean. Hara doakio Harker notario maitemindua, etxalde baten salerosketa burutzera.

Stoker idazlea Golden Down izeneko sekta-moduko batean sartuta zegoen, eta gainera, gaitz arraro bat omen zuen. Magoa ere bazen,  eta espiritismo zalea. Horregatik batzuk paralelismoak aurkitu nahi izan dituzte Stoker eta Drakularen artean.  Drakula kondea Hungariako bazter urrun samar batean bizi da, gaztelu batean.  Hara doakio Harker notario maitemindua,  etxalde baten salerosketa burutzera.  Gazteluan apopilo hartuko du Harker gaztea, eta gero preso.  Drakula gauez bizi da, ispiluek ez dute bere  irudia islatzen …  Eta hiru neska banpiro ederrekin bizi da. Kondeak eta neskek (banpiroak) odola edan behar dute bizitzeko.  Xurgatuko ote dute Harkerren odolik? Lortuko ote du ihes egitea gaztelutik? Ezkonduko ote da bere maiteño Minarekin? Norbaitek lortuko ote du Drakula hiltzea?

Egilea: Bram Stoker
Itz.:  Aitor Arana
Argitaletxea: Hiria
Argitalpen-urtea: 2013
 

Orrialdeak: 100
B2
2013-05-17
16163153
1379