detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Carmilla

Carmilla, Sheridan Le Fanuren maisulan gotikoa, literaturako lehenengo banpiro-istorioetako bat da. Baso sakon baten erdian kokatutako gaztelu bakartian kokatua dago. Nobelak Laurari jarraitzen dio, neska gazte bat Carmilla misteriotsuarekin harreman misteriotsu eta aztoragarri batean nahastuko dena.

EGILEA: J. Sheridan Le Fanu

ITZULTZAILEA: Maialen Berasategi Catalán

ARGITALETXEA: EREIN-IGELA

URTEA: 2025

Beldurrezko kontakizun soil bat baino gehiago, banpiroen mitoaren bilakaera markatu duen lana da Carmilla, Bram Stokerren Draculari aurrea hartuz eta bere garaiko mugei desafio eginez bere azpi-testu sentsualarekin eta obsesioaren eta identitatearen esplorazioarekin. Irakurlea harrapatzen duen atmosfera trinko eta zapaltzailea eraikitzen du Le Fanu-k, klasiko hau literatura gotikoa maite dutenentzat ezinbesteko irakurketa bihurtuz.

 

Esteka honetan irakur dezakezu liburuaren zati bat, PDFan.

Liburuaren aurkezpen bideoa ikus dezakezu esteka honetan.

Liburuaren aurkezpenari buruz GARA egunkarian argitaratutako artikulua aurkituko duzu esteka honetan.

 

Hona pasarte bat (21. or.):

"Aita Austriako armadan ibili zen bere garaian, eta erretiratzean, pentsio bat gelditu zitzaionez eta bazituenez ondasun batzuk, egoitza feudal hauxe erosi zuen, lursail koxkorra barne: sekulako mauka.

Leku hau baino pintoreskoagorik eta bakartiagorik ez da.Muinoxka baten gainean dago gaztelua, baso batez inguratua. Bidea zahar-zaharra da, estua, eta zubi altxagarri bat du aurrez aurre, nire garaian sekula goraturik egoten ez zena, baita lubanarro bat ere, perkaz betea, hainbat zisne bertan igerian eta igebelardi zuriak ur-azalean."

Orrialdeak: 152

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2 C1
2025-07-04

x61pRelaContWAR

31790678

x61pViewCountWAR

708

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR