detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Katona

Katona bahitu zuten neskatila baten istorioa da. Umea jaio orduko, Txerren deabrua hartaz jabetu zen, eta idazle-arimaz hornitu zuen; hurrena izena kendu zion, ordea, eta harekin batera izana. Txerrenek ez zion utzi beste inor maitatu ahal izaten, ezta maitasunaz idazten ere.

EGILEA: Antxiñe Mendizabal Aranburu

ARGITALETXEA: Consonni

URTEA: 2025

Eleberri hau bidaia espirituala da, amets eta sorginkeria artean idatzia. Maitasunari buruz hitz egiten digu, eta maitasunaren kontakizunaz. Hartaz idazteko zailtasunaz dihardu, eta ahots propio baten bilaketaz, begirada patriarkaletik urrun, inolaz ere.

Eremu lausoa esploratzen du, egunerokoaren eta fantasiazkoaren artean, kantu, olerki eta ipuinez osaturik, emakume desobeditzaileen hizkera baliatuta. Eta kristautasunaren eta euskal mitologiaren oihartzunak kordatzen ditu, mitikoa dena idealizatu gabe. Orriotan muga oro desegiten dira: munstroa ez da kanpoko etsaia, barne ispilua baizik –inor noizbait izana, norberak izan nahi ez duena edo izan litekeena.

Eleberri liluragarri eta ahaltsu honek gotikoaren berrikuspena eskaintzen digu, euskal literaturak inoiz gutxitan bezala, irakurketa gogoangarri eta ezinbesteko baten lerroetan barrena.

Liburuaren lehen orrialdeak irakur ditzakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (20. or.):

"Munduratu zen egunean, egurats nahasia zegoen; kantauriar isurialdean hego-mendebaldetik jotzen zuen haize beroak. Neskatila forma onekoa izango zela iragarri zuen andre maistrak, palankanan eskuak garbitzen zituen bitartean; eskumuturra eta orkatila neurri berekoak zituen. Ama berriari kotoizko zapiekin garbitasunak egin ondoren, emaginak karena oihal batean bildu eta uretara itzuli zuen aitak. Amama lasaitu egin zen jaioberriak
ipurmasailean orin handi bat zuela erreparatzean, neskatila oreztadunak ez direlako sorgintzen." 

Orrialdeak: 224

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

C1
2025-11-19

x61pRelaContWAR

38773129

x61pViewCountWAR

249

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR