irakurgai-mailakatuak-fitxa
Blackwater lau. Gerra
1980ko hamarkadan, sekulako arrakasta izan zuen Blackwater beldurrezko bildumak. Sei liburukik osatzen dute, eta, orduan bezala, orain ere harrapatu ditu irakurleak. Bildumako laugarren liburua da hau.
EGILEA: Michael McDowell
ITZULTZAILEA: Usoa Wyssenbach Ibarra
ARGITALETXEA: Alai
URTEA: 2026
Aro berria hasi da Caskey familiarentzat. Elinorren erabakitasun irmoak eta lan gogorrak emaitza onak ekarri ditu azkenean: alde batera gelditu dira haserreak, liskarrak eta etsaigoak, eta herria prest dago aldaketarako. Europako gatazkak odol berria ekarriko du Perdidora, eta urrutitik iritsitako gizon horiek caskeytarren estimua lortzen saiatuko dira. Baina familia boteretsu horrekin katramilatzeak ondorioak izango ditu...
Hona pasarte bat (14. or.):
"Alboko etxean, baina beste norabidean, James Caskey adinean sartutako gizon bat zen. Eta, hala eta guztiz ere, ezinago zoriontsuagoa zen 14 urteko iloba hezten. Danjok ere maite-maitea zuen James, eta sekula ez zuen egiten hura haserrearaz edo atsekabetu zezakeen ezer. Mutikoak ez zuen batere zerikusirik bere anaia-arreba nagusiekin, Malcom eta Lucille: arazo iturri etengabe ziren Danjoren amarentzat, Queenie Striclandentzat."
