detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Blackwater bat. Uholdea

1980ko hamarkadan, sekulako arrakasta izan zuen Blackwater beldurrezko bildumak. Sei liburukik osatzen dute, eta, orduan bezala, orain ere harrapatu ditu irakurleak. Bildumako lehen liburua da hau.

EGILEA: Michael McDowell

ITZULTZAILEA: Usoa Wyssenbach Ibarra

ARGITALETXEA: Alai

URTEA: 2025

Blackwater ibaiko ur uher eta hotzek gainezka egin dute Perdidon; Alabama hegoaldeko herri txiki batean. Han, caskeytarrek, herriko lur-jabe aberatsek, uholdeak eragindako triskantzari aurre egin behar diote, buru dituztela Mary-Love, matriarka boteretsua, eta Oscar, hari emana bizi den semea. Familia bere egoera oneratzen eta aberastasunak babesten ahalegintzen da, baina halako batean, ezustean, Elinor Dammert izeneko emakume bat agertzen da. Emakume gaztea da, ederra, baina hitz gutxikoa eta misteriotsua, eta helburu bakarra dauka: Caskey familian sartzea, kosta ahala kosta.

 

Hona pasarte bat (21 or.):

"Bere ahotsaren soinuak kemena eman zion, nahiz eta neurri batean agerian utzi bere ustez misterio desatsegin batek inguratzen zuela Elinor Dammert. Horrela, bada, txalupa jiratu zuen, harik eta sorbalda hotelaren adreiluzko hormaren kontra bermatzeko moduan izan arte. Esku batekin hormigoizko leiho hegiari helduz, beste besoa sartu zuen gelan. Bere hatzek maleta baten heldulekua inguratu zuten. Tirakada batez leihotik atera, eta txalupan sartu zuen. ARnasa sakon hartu, eta besoa luzatu zuen berriz."

 

Orrialdeak: 222

detalle2

Dokuteka

C1
2025-07-21

x61pRelaContWAR

31858941

x61pViewCountWAR

1520

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR