detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Blackawater bi. Dikea

1980ko hamarkadan, sekulako arrakasta izan zuen Blackwater beldurrezko bildumak. Sei liburukik osatzen dute, eta, orduan bezala, orain ere harrapatu ditu irakurleak. Bildumako bigarren liburua da hau.

EGILEA: Michael McDowell

ITZULTZAILEA: Usoa Wyssenbach Ibarra

ARGITALETXEA: Alai

URTEA: 2025

Perdidon (Alabama) ozta-ozta oneratu dira herria suntsitu duen uholdetik. Herria babesteko asmoz, dike bat eraikitzeari ekin diote, baina obrak hasi eta berehala, gertakari misteriotsuak ugaritzen hasi dira: ustekabeko korronteak ibaian eta desagerpen kezkagarriak. Bien bitartean, Caskey familian, Mary-Love matriarkak azpilanean jarraitzen du Elinorren –errain misteriotsuaren– aurka. Konspirazioak, aliantza gaiztoak, sakrifizioak… zernahik balio du bi emakumeen arteko borrokan. Aldaketak gertatuko dira Perdidon: aldaketa sakonak, atzera-bueltarik gabeak.

Hona pasarte bat (15.or.):

"Azken batean, Elinor emakume beldurgarria zen: ezusteko eta arazo franko ekarriak zizkion Caskey sendiari, zeinak, ordura arte bederen, bizimodu arautua egiten zuen Alabamako Perdidon. Elinor misteriotsuki azaldu zen Osceola hotelean, 1919ko uholde handia mailarik gorenera iritsi zenean, eta lehenbizi James Caskey sorgindu zuen, Mary-Loveren koinatua, eta gero Oscar, Mary-Loveren semea. Beranduago, harekin ezkondu zen, Mary-Loveren nahiaren kontra."

Orrialdeak: 224

detalle2

Dokuteka

C1
2025-11-13

x61pRelaContWAR

38772271

x61pViewCountWAR

743

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR