detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Utopiaren belaunaldia

Utopiaren belaunaldia Angolaren independentziaren atarian eta ondorengo urteetan hezitako belaunaldi baten ibilbide intimo eta kolektiboa da.

EGILEA: Artur Pestana dos Santos "Pepetela"

ITZULPENA: Iñigo Roque Eguskitza

ARGITALETXEA: Erein (Literatura unibertsala)

URTEA: 2026

Pepetelak Lisboako Ikasleen Etxetik ekialdeko fronteko gerrillara, eta handik gerra zibilaren nahasmenera eta utopiaren hondarretara daramatza bere pertsonaiak –Sara, Aníbal Jakintsu, Malongo eta Vítor Mundial–, eta haien bizitzak beren artean eta beste pertsonaia batzuekin gurutzatzen ditu, herrialde oso baten historia zatikatuaren ispilu gisa. Lau garai nagusitan egituratutako eleberriak idealismoaren sorrera, borrokaren gogortasuna eta askatasunak ekarritako kontraesanak erakusten ditu, itxaropenaren eta porrotaren arteko tentsio etengabean.

Gogoeta politikoa eta literatur kontakizuna maisuki uztartzen dituen eleberria da hau, epikarik gabe baina sakontasun handiz idatzia. Pepetelak ez du ez heroirik ez traidorerik marrazten, historiak higatutako pertsonak deskribatzen ditu, beren sinesmenekin eta zalantzekin. Ironiaz, saminez eta une askotan umore tragikoz, Utopiaren belaunaldiak Afrikako eta mundu osoko irakurleei galdera bera luzatzen die: Zer gertatzen da amets kolektiboek errealitatearekin talka egiten dutenean?

Liburuaren zati bat irakur dezakezu esteka honetan.

 

Hona pasarte bat (18. or.):

"Han, Unibertsitate Ospitaletik gertu, jende gutxi zebilen kalean. Jende kopetiluna, ospitalera zihoana edo handik zetorrena. Gaixotasun zinezko edo ustezkoren batek kezkaturik. Gaixorik ez badaude, etorkizuneko gaixotasunek ditizten kezkatzen. Portugesak beti zerbait behar izaten din malenkoniatsu egoteko. Eta osasuna ez bada, familia dun, edo bestela lana. Herri tristea, pentsatu zuen Sarak. Erregimen politikoagatik da ala jendearen zerizanagatik?"

Orrialdeak: 560

detalle2

Dokuteka

C1
2026-03-27

x61pRelaContWAR

39211640

x61pViewCountWAR

113

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR