Aldjezairia askatuta

Txomin Peillenek 1960ko hamarkadan Aljerian egin zuen soldaduska, bertako biztanleak Frantziako metropoliarekin errukirik gabeko borrokan zeuden bitartean. Borroka hori da liburu honen muina eta ardatza; Aldjezairia kolonialismoaren atzaparretatik libratzeko egiten ari den ekinaldi bortitza.

Zortzi ipuinez osatua dago liburua, gaien eta ikuspuntuen aldetik harrigarriak guztiak, eta, horrez gain, euskaldunok gerra horretan izan genuen parte hartzeari buruzko hainbat artikulu ere biltzen ditu. Ipuinok idatzi eta mende erdira, Txomin Peillenek eta Joseba Sarrionaindiak apailatu duten edizio hau argitaratu du Txalaparta argitaletxeak, Aljeriaren historiaren parte izateaz gain, gure herriaren historiaren parte ere badelakoan.

Egilea: Txomin Peillen
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2013

 



C2
2013-06-24
16290559
882