detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Beste urte batez

XX. mendearen erdialdean Palestinako literaturan bide berriak urratu zituen Samira Azzamek. Palestinar jende xehearen eguneroko bizitza erakusten duten ipuinak idatzi zituen. Hiru ardatz ditu haren ipuingintzak: gatazka politikoa, emakumeak eta pobrezia. Bilduma honetan, erbestean idatzitako 9 ipuin jaso dira.

EGILEA: Samira Azzam

ITZULPENA: Xabier Monasterio

ARGITALETXEA: Testu zaharrak

URTEA: 2025

Maialen Sobrino Lopezek liburuari Naiz-en egindako kritika irakur dezakezu esteka honetan

 

Hona pasarte bat (34. or.):

"Ikuskapena bukatu zen, eta gidaria bere serlekura itzuli zen. Artilezko txanoa ondo egokituz, motorra piztu zuen, eta handik aldedu ziren, autoa Jordaniako mugara zihoan basamortuan barrena gidatuz.

—Zenbat denbora behar da hara iristeko? —galdetu zuen emakume zaharrak, bere hatz zurrun hezurtsuak bekokira altxatuz hiru aldiz zeinatzeko.

Gidariak begiak errepidetik kendu gane erantzun zuen:

—Arratsaldeo ordu bata da orain. Ondo bidean, gaur arratsaldeko seietarako iritsiko gara Ammanera, Jordaniako poliziaren ikuskapenak atzeratzen ez nagaitu Al-Ramthan.

—Haiek ere ikuskatuko dituzte gure puskak?

—Hala egin behar dute. Haien betebeharra da.

—Kasu horretan, seme, saia saitez otarrea irekitzen ez uzten. Esaiezu gauza batzuk sartu ditudala barruan Mariamentzat: arrautza egosiak..."

Orrialdeak: 124

detalle2

Dokuteka

B2
2026-02-11

x61pRelaContWAR

39099551

x61pViewCountWAR

457

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR