detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Gerra hotza irabazi zuen ergela

1980an, Ronald Reagan, mendebaldeko film zaharretako aktore izandakoa, Ameriketako Estatu Batuetako presidente hautatua da. Ergeltzat hartua, haren agintaldia jaso dute komiki honetan Jean-Ives Le Naour eta Cédrick Le Bihanek. "Ergelarena egiten ari da, ala benetan da ergela? Horixe misterioa!".

GIDOIA: Jean-Ives le Naour

MARRAZKIA ETA KOLOREA: Cédrick Le Bihan

ITZULPENA: Miel A. Elustondo

MOLDAKETA GRAFIKOA: Mikel Muro

ARGITALETXEA: Harriet ediciones

URTEA: 2025

Reagan ez da gauza kontzentratzeko, eta are gutxiago dokumentuak aztertzeko. Reagani gustatzen zaiona da ohetik berandu jaikitzea, lokuluxka egitea eta asteburuak Kaliforniako arrantxoan pasatzea. Ez da, ezta pentsatu ere!, langile amorratua. Aitzitik, komunikatzaile paregabea da: txisteak etengabe kontatzen ditu —bilduma osatzen du, buruz ikasten ditu eta noiznahi botatzen—, eta hargatik ageri da presidente atsegin eta jator moduan, nonbait.

Ez du bere jarrera ezohikoa ezkutatzen, eta horrek erabat nahastuta dauka Gorbatxov. Ondorioz, Sobietar Batasuneko agintari nagusiak ez du Reaganekin negoziatu nahi, haren aholkulariekin baizik. Nolanahi ere, hori guztia bost axola: Reaganek bere burua garailetzat aurkezten du, bere buruari Gerra Hotza irabazi zuenaren titulua jarrita.

Orrialdeak: 62

detalle2

Dokuteka

B2
2025-11-04

x61pRelaContWAR

38738836

x61pViewCountWAR

415

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR