Helize

Lehen Mundu Gerra. Britainia Handiaren inguruan itsas blokeo zorrotza ezarri dute alemaniarrek. Oso arriskutsua da bertako uretan nabigatzea eta oso zaila minak eta torpedoak saihestea.

Gidoia: Mikel Begoña

Marrazkiak: Iñaket

Argitaletxea: Harriet, L.G.

Argitalpen-urtea: 2020

Oso arriskutsua da bertako uretan nabigatzea eta oso zaila minak eta torpedoak saihestea. Alemaniar itsaspeko beldurgarriek makina bat ontzi hondoratu dizkieten arren, Bizkaiko ontzi-konpainien jabeek, arrazoi ekonomikoak bultzatuta, euren ontziak britaniar uharteetara bidaltzen jarraituko dute.

Felix Gorostola euskal ontzi-jabe eta filantropo handiaren Artaun ontzia Glasgowerako bidean da, baina anglofiloa den Felixek ez daki germaniarrek amarrua prestatu diotela. Beren aurkari politikoen laguntzarekin, operazio sekretu bat jarriko dute martxan, non eta Felixen ontziolan bertan! Athletic eta Arenasen arteko futbol-partida izango da amarrua ezkutatzeko erabiliko duten kezko hesia.

 

Orrialdeak: 88

Interesatzen zaizu



B2
2021-01-25
27907607
2026