Sputnik, Gerra Hotzeko satelitearen izena duen txertoa
1963ko ekainaren 16an, Valentina Tereshkova kosmonauta sobietarra espazioratzen zen lehen emakumea bihurtu zen. Gaur egunera etorrita, COVID-19aren aurkako txertoari Sputnik izena jarri diote errusiarrek, eta izen bera zuen Gerra Hotzean zerura bidali zuten sateliteak. Kointzidentzia horretatik tiraka kosmonautikaz dihardu Iraitz Agirrek ETB1eko "Ahoz Aho" saioan.
Beraz, Errusiako kosmonautez, espazioaren konkistaz eta gehiago jakin nahi baduzu, ikusi zer dioen Iraitz Agirrek hurrengo pasartean.
Iraitz Agirre kazetaria. Sputnik gora, Sputnik behera; nik txertoari buruz ideiarik ez daukat. Baina egia esan, sinbolikoki, eta oso bitxia iruditzen zait, zer eta juxtu txertoen karrera zoro hau martxan jarri den zera honetan ba kasualitate handia izatea, zer eta karrera espazialeko Sputnik izen berdina [bera] eramatea. Eta ez?, hori bere egunean kasualitate historiko oso polita iruditu zitzaidan, eta gehiago ibili naiz, ze(ren) geopolitika da, espazioa da, baina zoritxarrez ez da, ez digute kontatzen… Geopolitikaz hitz egiten gabiltza, eta horregatik ba, astronautak, kosmonautak eta horrelako kontuak.
Egia esan, oso polita da ere bai. Horregatik diot geopolitika dela, ze(ren) segun ze dokumental ikusten den narrazioa ikaragarri aldatzen da eta oso interesgarria, ba bueno, batez ere, ez dakit, ba adibidez, Rusian (Errusian), eta Moskura joaten garenean, juxtu egonda nagoelako, eta museo pare batean eta, ba juxtu bai kosmonautena eta bai Gerra Handikoa, Bigarren Gerra Mundialarena, ba guri mendebaldean kontatu diguten beste gauza oso desberdin batzuk kontatzen dira, ezta?, beste ekialdeko ikuspegi horretatik. Eta bueno, oso interesantea iruditzen zait.
Bueno, nik beti astronauta hitza entzun izan dut. Baina gero rusoak (errusiarrak) kosmonautak ziren. Eta esaten dut: “Zein ote da desberdintasuna?” Eta berriz gatoz hizkuntzaren zera, ezta?, hizkuntzaren ba zeintzuk diren inperioak… Eta adibidez, Kuba batean ez da astronauta esaten, kosmonauta esaten da, ez?, garai hotz, Gerra Hotzeko testuinguruan ezarri zen terminologia. Eta Txinatik ba orain arte ez neukan entzunda, baina eske hirugarren termino bat dator, Txinan taikonautak dira.
Ilaski Serrano esataria. Taikonautak.
Iraitz Agirre. Ez?, taikonautak dira. Orduan oso polita da herrialde baten, ez herrialdea, potentziek nola terminologia bat garatzen duten eta hori zabaltzen den, eta txertoarekin ba uste dut antzeko zerbait edo egiten ez ari, ez diren egiten ari, ez?
Ez daude [dago] desberdintasunik, kosmonautak eta astronautak berdinak dira, batzuk errusiarrak eta besteak kasu honetan…
Ilaski Serrano. …eta besteak estatubatuarrak.
Iraitz Agirre. Estatubatuarrak.
Eta pixka bat esaten zenuenaren harira, ezta? Karrera espazialaren edo espazioaren konkista. Horrela deitu zutelako. Horregatik inperioez hitz egin behar dugu eta geoestrategiaz hitz egin behar dugu, ez? Espazioaren konkista deitu zioten, eta oso polita da ikustea dokumentaletan eta… Klaro (jakina), ba hor, momentu batean aipatzen da, batez ere Bigarren Gerra, Mundu Gerraren bueltan, eta batez ere Estatu Batuek Hiroshima eta Nagasakiko bonbak botatzen dituztenean Errusia edo Sobietar Batasuna momentu horretan ja garatzen ari dena, eta potentzia bat bai dena, konturatzen dira Estatu Batuak-ek daukan [Estatu Batuek daukaten] teknologia eta zientziaren garapen horri benetan parez pare begiratu nahiko badiote, hor inbertitu egin beharko dutela, ez? Orduan, hor hamarkada batzuk etorri ziren. Eta gainera, Sobietar Batasuna… Datoz errusiar zarista (tsarista) oso pobre batetik, nekazariak. Eta orduan egin behar izan zuten kristoren inbertsioa teknologian eta zientzian. Eta horrela tartean, bueno kosmo, kosmo, kosmodromoa, horrela dauka izena Moskuko kosmonautak eta biltzen diren lekua. Kosmodromo nahiko potente (handi) bat. Khrustxov-ek momentu batean ere bai ikusi zuen hor bazuela… Klaro, azkenean karrera espaziala nik pixka bat olinpiadekin bezala lotzen dut, ez?, ea nork markarik handiena egin, ez? Ea orduan, lehenengo, hortxe ikusten dugun Sputnik hori, lehenengoa bidali zutena. Oso, oso ezaugarri konkretuak (jakinak) zituena, 58 zentimetroko esfera bat zen, 83 kilo eta 4 antena ezagun horiek zituen, ezta? Eta ia hiru hilabete eman zituen pi-pi, pi-pi, pi-pi… Ze hori bakarrik egiten zuen.
Satelite-hotsa. Pi-pi, pi-pi…
Iraitz Agirre. Hauxe.
Ilaski Serrano. Baina bueno, erakutsi espazioan ibil zitekeela satelite bat.
Iraitz Agirre. Bueno, lehenengo Sputnik 1a izan zen, bigarrena lortu zutena Laika txakurra bidaltzea izan zen. Hori Sputnik 2an egin zuten. Esaten denagatik ez omen zen bizirik iritsi. Zazpi bat ordutan edo bero-arazo… Itxuraz hasierako kapsula hauek izugarrizko arazoak zituzten tenperatura eta neurtzeko. Eta gero etorri ziren, Laikaren ostean, Estatu Batuek bidali zituzten komunikazio-satelite batzuk. Horren ostean berriro rusoek (errusiarrek), kasu horretan, Yuri Gagarin bidali zuten, ez? Hor badago meme zoragarri bat abenduaren 24an zabaltzen dena, ze itxuraz Yuri Gagarin abenduaren 24an jaio omen zen. Eta orduan hor txistea dago, ez?, benetan badagoela egun horretan jaiotako bat zeruraino iritsi zena, eta ez zela Jesukristo izan, ez? Hor badago txiste sobietiko (sobietar) bat bisita horrekin.
Eta horren ostean, Yuri Gagarinen ostean, 1960, 63ko ekainak 13an Vostok 5 eta Vostok 6 bidali zituzten. Vostok 5ean zihoan Valeri Bykovski izeneko kosmonauta eta Vostok 6an Valentina Tereshkova ba espaziora oraindik orain bakarrik bidalia izan den emakume bakarra, ez?
Eta niretzako, egia esan, Valentina Tereshkovaren profila ere bueno, ba potentea (ikusgarria), potentea ere ikusteko ba 50. hamarkadan (50eko hamarkadan) ja ari garela Sobietar Batasunean zeudela emakume-koadro (talde) oso, oso potenteak, teknikoki oso, oso, oso formatuta, baina adibidez, Valentina paracaidista (paraxutista) zen, paracaidista, ejertzitoko, o sea, bere aisialdian paracaidista gisara ibiltzen zen. Bera, egia da, ikasketa teknikoak eta egin zituela. Eta orduan, ba bueno, hor momentu batean aukera izan zuten eta, eta bueno, esaldi famosoa (ospetsua) da, behin iristen denean gora, orbitara, eta dena polita, dena zoragarria, baina gero jakin izan da oso, oso, oso bidaia konplikatua izan zela. Kontuan hartu behar dugu ontzi hauek ez zeukatela lurreratzeko, lur hartzeko sistemarik. Oso, oso, zera konplexu bat lortu behar zuten, manualki (eskuz) egitea, eta gero momentu batean paracaidasetik edo salto egiteko. Orduan, bueno ba, ez zela hain, hain bidaia, bidaia ona izan, ez? Baina bai da Sobietar Batasunak, hiru emakume, garai horretan hiru emakume kosmonauta egon ziren. Eta oraindik, gaur egun 2021ean, bera bakar-bakarrik egon zen bakarra bera da.