detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Segundo erabakigarriak

Karim institutuaren ondoko terraza batean dagoela, bonba-motxila baten leherketaren lekukoa da. Atentatuaren egileen ondoan zegoen, baina onik atera da, ondo ulertzen ez duen ahalmen bitxi bati esker. Ertzaintzak komisaldegira eraman du galdeketa egiteko, eta handik gutxira identitaterik gabeko emakume misteriotsu bat agertu da, Karimi eskaintza berezi bat egiteko: hiriko magrebtar komunitatean atentatuaren errudunak aurkitzen laguntzeko aukera. Zeren truke, ordea?

EGILEA: Manu López Gaseni

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Hona pasarte bat (5. or.):

Gaur eguzkia atera da. Azkenean.
Ez, ez dago munduaren amaieraren beldur izan beharrik. Besterik gabe, egun eguzkitsua atera da gaur, aspaldiko partez, hiri hotz madarikatu honetan.
Beraz, ospatzeko, atsedenaldi luzea eta gero, Karimek institutura ez bueltatzea erabaki du. Azken batean, Historiako klasea da. Txapa ederra. Eta nahiko historia dago bestela ere...
Anaia Bekirrek eztulka pasatu du gau osoa, hesteak bota beharrean; eta bertso-desafio bat balitz bezala, anaia isiltzen zen aldiro, han hasi zaio aita agiraka, ea noiz utzi behar dion erretzeari behingoz, eta lelo errepikatua da eztulezko erantzuna, eta tabakoa merke dago gainera!, eta berriro eztula eta karkaxa, eta ea ez dion beldurrik biriketako minbiziari, eta buelta, azkenean nekatu eta berriro lokartu diren arte. Eta, bitartean, begirik batu ezin Karimen, eta orain arte. 

Orrialdeak: 96

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2025-01-23

x61pRelaContWAR

31345728

x61pViewCountWAR

1028

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR