Pleibak

Nerabe paisaia rural-poligonero bat, institutuko korridore atenporalak, Morora busean jaistea eta belodromora motorrean igotzea, Hemendik At, Chenoa, Su Ta, lokaleko maromoak eta txosnetako Goi Gerlariak, Largo eta Beda Agarreko sukaldean, erantzun gabeko perdidak, behor hezurrak, istripu bat.

EGILEA: Miren Amuriza

ARGITALETXEA: Susa

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Liburuaren aurkezpena ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu

 

Hona pasarte bat (9. or.):

Ez nuke jakingo hau guzti hau noiz hasi zen esaten. Gure bertsio infantilak ikusten ditut Arremiñeko osinera behor-hezurrak jaurtitzen; zu piloaren gainera esku bete lur-hauts isurtzen eta ni burezurra pinu-adar batean zintzilik uzten. Baina ez nuke jakingo esaten, ez noiz, ez zelan hasi zen.

Egunen batean liburu bat idaztea pentsatzen baduzu, Morora jaitsi nintzen udatik hasi, zuzenean, aurkezpenekin eta mierdekin enrollatu barik. Eta ipini hamasei urte neuzkala eta kopilotu nindoala; inpotenteagoa da kotxe zahar baten ez-maleteroan joan nintzela esatea baino. Ni, motxilen gainean, buruarekin sabaia ez jotzeko erdi makurtuta, Olabe ta Adri atzeko asientoan hanka-zabalik eta, aurrekoan, txoferra, esku batekin bolanteari eta bestearekin kopilotuaren jarlekuaren ordez zeraman oilo-kaiolari eusten. Baina zuk ipini aurrean nindoala. Eta gaua zela. Eguin argitan gindoazen, baina gaua zela ipini. Eta bide bazterrean botata utzi nindutela. Hori egia da. Eta taxitik irten nintzenean seigarren mailatik aguantarazi zizkidaten txizalarri guztiak batera etorri zitzaizkidana ere bai.

Orrialdeak: 154
C1
2025-01-07
31309594
565