detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Haizea josten

Felix Saldivia lagunarteko bazkari baten bueltan hogei urte lehenago egindako Babiloniarako bidaiaz oroitzen da. Bere bizia eraldatu zuen pasadizo hartaz baliatuz azal aldaketez, amodio galduez, adiskidetasunaz eta bestez jardungo da, kontinenteak, bide-gurutzeak, kultura anitzak eta mota guztietako pertsonaiak nahasten dituen eleberri aberats honetan.

EGILEA: Mikel Zubeldia

ARGITALETXEA: edicionesbeta

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Hona pasarte bat (13. or.):

"Egia, benetako egia, hatxerekin duk. Mendilerroko hegian hoala egutera duk alde batera, ospela bestera. Eguteran argiaren egia daukak, itzalena ez. Eta itzalik gabe, egiarik ez. Ospelean berriz, argitasun ezak ez dik arrazoiaren legamiarik. Egiak, egia berdaderoak, bietatik edaten dik eta hatxerekin beharko luke; Herio, haize, hitz, eta hazi diren bezalaxe". Atzerako ispilura begiratu dut asaldatuta. Zer du orain? Auskalo nongo putzu klasikotik edandako esakunea jaurti ostean, anbarrezko bristada estrainioa ageri dute Goio Iribasen begiek. Larru maiztuko txupa darama soinean, foulard koloretsua. Gauak eta oroimen-ezak estaltzen dizkigun zokoetako errege-erreginez gehien dakien Leitzalarreko dukeak ile lakar nahasiak ditu, azkena topo egindakoan baino askoz ere urdinduagoak. 

Orrialdeak: 247

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C2
2024-12-12

x61pRelaContWAR

31282869

x61pViewCountWAR

1434

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR