Profeten iruzurra

Alexander izeneko pertsonaiaren gorabeherak jasotzen ditu Amaiur Epher idazle baxenabartarraren liburuak. Honek Frantziako Metropolia izeneko hiri ertain batean ikasi du. Ikasketak jada bukatuta, hiri honetan jarraituko du bizitzen, bere ikaskide guztiek hiri honetatik jada alde egin badute ere. Hori horrela, Alexander bakarrik sentituko da.

Egilea: Amaiur Epher
Argitaletxea: Maiatz
Argitalpen-urtea: 2021

Pertsonaiaren bizitza sentimentala jasotzen da liburuan, baita proiektu ezberdinetan izan dituen porrotak ere. Hori dela-eta, gai eta egoera hauek guztiak umore garratzez eta ironiaz landu ditu Epherrek.

Hona hemen pasarte bat:
Xingomari txikleari ausikika, materia plastikoa hedatuz eta lehertuz zeraman ahoan. Mihiarekin eten zuen hortzen jokoa. Pantailaren azpialdera behako laburra bota zuen. Lana bukatzeko bost minutu eskas.
Zakua prest, paltoaren bila zutitu zen. Bulegoko kadiran jarri eta goizeko gertakizunari pentsatu zuen. Paltoaren sakelak miatu eta paper puska bat eri puntekin kilikatu, poliki zimurdikatu, horren presentziaz segurtatzeko bezala.
Aulkitik berriz jaiki eta presaka atera zen karrikara, goizeko ametsa labetik ateratzeko irrikitan.

7.or.

 

Orrialdeak: 133
C2
2021-05-17
28251125
2550