Norberak maite duena
Euskadi Literatura Saria 2023. Sarritan esan didate zergatik ez dudan irakurketaren inguruan idazten, ikasleekin bideratu ditudan irakurketak direla eta ez ote dudan solasaldi literarioei buruz ikasitakoa liburu batean jarriko. Luzatu naiz erantzuna eratzen, baina gogoetaren hariari eutsi diot gozamena izan dudan irakurketa eta literaturaren arloan ikasitakoa idazten hasi orduko
EGILEA: Miren Billelabeitia
ARGITALETXEA: Pamiela, Upaingoa saila
ARGITALPEN-URTEA: 2022
Hona pasarte bat (21. or.):
Behin baino gehiagotan galdetu izan didate noiztik hasia naizen irakurketa-liburuen inguruko solasaldiak egiten ikasleekin. Buruari atzera eraginez 2001-2002 inguruan hasi nintzela esaten dut gehienetan, orduan eman niola abiapuntua orain egiten dugun eraren antzekoena den ekinari. Lehenago ere bazen, noski honen irudiko jarduerarik; liburuak jartzen nituen irakurgai, hiru ikasturtero, eta liburu bakoitza irakurtzeko epea amaitutakoan lan idatzia eskatzen nuen gehienetan, beste irakasle askok egin ohi zuten bezala: gaia, laburpena, pertsonaiak... Bazen orduan ere iradokizun eta iritzirik ikasketa-saiaon, baina batez ere zalantzak argitzeko, eta irakasleak, nik kasu hartan, azalpen luzeagoak ematen zituen, ikasleen galderak erantzuten zituen batez ere, bereziki irakurgaiak nahiko korapilatsuak zirenean ikasleentzat: Obabakoak, Hamaika pausu...