Airea ez da debalde : (Habanako gaukaria)

2018an argitaratutako "Bizitzea ez al da oso arriskutsua?" liburuari segida ematen dion lana da hau, eta, aurrekoan bezala, kronika itxurako testu laburren bidez hausnarketarako proposamena egiten du Iurretako idazleak. Orotariko hausnarketak dira, baita arlo pertsonalekoak ere.

Egilea: Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2019

Asko dira Sarrionandiak liburuan Habanari eskaini dizkion tarteak: Kubako hiriburuan beltza, diru gutxikoa, emakumea, indigena edo errebelde izateak dituen zailtasunez eta dohainez pentsarazten digu, besteak beste.
Pasarte batzuk oso laburrak dira, pare bat lerrokoak, baina badira bi orrialdetik gorakoak ere.


Hona hemen pasarte bat, HIZKUNTZA INDIGENEN URTEA izeneko testua:

Nazio Batuen Erakundeak Hizkuntza Indigenen Urtea proklamatu du urte hau. Ondo legoke, inperialismoaren zamapetik aterata, indigenek urte hau geure urtetzat hartzeko eta bizitza geure bizitzatzat.
Euskaldunak indigenak ote gara? Bernal Díaz del Castillo-ren Benetako Historiako pasarte batean kontatzen da Hernán Cortésen eta Moctezuma Xocoyotzinen arteko solasa, non esplikatzen dion bere jendearen eta Panfilo de Narváezen troparen arteko diferentzia:
-Gu Kastillatik bertatik gatoz, Kastilla Zaharra deitzen zaio, eta guri kastellano deitzen zaigu, baina orain Cempoalan dabilen kapitaina eta harekin datozenak beste probintzia batekoak dira. Bizkaia deitzen da, eta bizkainoak deitzen dira, eta horiek Mexikoko lurralde honetako otomiek bezala hitz egiten dute.

Urtarrilak 3

95. or.

Naiz.eus-eko aipua
Berria egunkariko aipua.
Zuzeu.eus-eko aipua.
 

Orrialdeak: 205
C1
2020-01-23
21377268
320