lur gainean, itzal azpian

Emakume nekazariak ditu hizpide Leire Milikua Larramendik Lisipe bildumako 12. ale honetan: ahaztuen artean ahaztuenei eta ikusezinen artean ikusezinenei buruzko saiakera. Liburu honetan emakume nekazarien parte hartzearen egoera gerturatzea da asmoa: batetik, erakusteko emakumeek sistema patriarkaleko edozein arlo eta eremutan dituzten egiturazko ezaugarriak partekatzen dituztela; eta, bestetik, ikusarazteko nola landatar eta nekazari izaerak zapalkuntza-geruza gehigarriak dakarzkien testuinguru urbanozentrista eta kapitalistan.

Egilea: Leire Milikua Larramendi

Editorea: Jule Goikoetxea

Argitaletxea: Susa, Lisipe bilduma

Argitalpen-urtea: 2022

 

Hona hemen pasarte bat (17. or)

Emakume horiek, dudarik gabe, emakume landatarrak izan ziren. 

Ziurrenik, emakume nekazariak, XX. mendera arte bi identitateok zatiezinak baitziren. Orduan izan zen, Jaime Izquierdoren hitzetan, besteak beste, baserritarren kulturek eraikitako ondare aberatsa eta ugaria bazterreratu eta haien lekua pentsaera industrialaren bi korronteek hartu zuten unea: nekazaritza-desarrollismoak eta kontserbazionismoak. 

Orrialdeak: 116
C1
2022-12-05
30030015
1224