detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Euskal Herriko greba feministak

Uma Ulaziak Lisipe bildumako 15. ale honetan Euskal Herriko greba feministetan bide-orri gisa erabili diren dosierren analisia egingo du, sexua, zaintza eta estatua hizpide izanik Diskurtsoaren gaineko kontrola boterea da, diskurtsoak errealitatea sortzen duen heinean. Horregatik, liburuak hitzak bere inpaktu politikoekin lotuko ditu. Diskurtso feminista fintzeko gakoak biltzeko asmoan eta barne eztabaida politikoak hauspotzeko helburuz dago egina. Militante gisa, guretik eta guretzat idatzia da.

EGILEA: Uma Ulazia

ARGITALETXEA: Susa, Lisipe bilduma

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Liburuaren aurkezpen-ekitaldiari buruzkoak irakurtzeko, hemen klikatu. 

 

Hona pasarte bat (17. or.):

Bost urte igaro dira jada 2018an Euskal Herriko mugimendu feministak lehenengo aldiz greba faminista deitu zuenetik, eta 2023ko azaroan hartu zuen leku greba feminista orokorrakk. Greba egun hauek inflexio puntu izan dira euskal feminismoarentzat, baita urte luzeetako borrokaren parte eta ondorio ere.

Feminismo autonomoa 70eko hamarkadan hasi zen antolatllzen Euskal Herrian. Hala, behin XXI. mendean sarturik, krisi finantziarioaren eta ETAren armagabetzearen ondoren, feminismoa ezkerreko antolakundetan aratz nagusi moduan sartzea lortu zen, ardatz nazionalarekin eta antikapitalistarekin batera. 

Feminismoak zentraltasun hau eskuratu izana mundu mailan zabaltzen ari zen laugarren olatu feministaren baitan ulertu behar dugu; olatu honek, 2014az geroztik, euskal mugimendu feminista autonomoa hedatu, indartu eta egonkortzen lagunduko du. Hala iritsi zen 2018ko mundu mailako lehenengo greba feminista, eta horren ondoren bigarrena, 2019ko martxoaren 8an. 

 

Orrialdeak: 118

detalle2

Dokuteka

C1
2024-11-12

x61pRelaContWAR

31214276

x61pViewCountWAR

1638

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR