detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Basatiak

LISIPE bildumako 18. argitalpenak hilekoaz dihardu: "begirada libre bat hilekoari, gorputz askotarikoetatik. Izan ere, giza biztanleriaren erdiari baino gehiagori eragiten diot prozesu bat izan arren, hilekoari buruz hitz egitea zaila da oraindik.

EGILEA: María Reimóndez

ITZULPENA: Nerea Loiola

ARGITALETXEA: Susa (Lisipe bilduma)

URTEA: 2026

Ikuspegi askatzaile batetik, eta gogoeta bultzatzea helburu, Basatiak liburuak hilekoa baliatzen du askotariko gaietara heltzeko bide gisa: gorputzak, sexismoa, ekologia, arrazismoa eta transfobia. Azken batean, hilekoaz hitz egitea mundu osoaz hitz egitea da; eta, bereziki, ezarritakoari jarraitzeari uko egin eta, beren errebeldiarekin, denontzat hobea den mundu bat eraikitzen duten Basati ugariez hitz egitea.

Liburuaren egileari Berriak egindako elkarrizketa irakur dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (19. or.):

"Handik pare bat egunera, aztarnei segika, ama konturatu zen hilekoa etorri zitzaidala —irakaslea izanik, oporrak zituen eta etxean zebilen—. Nirekin hitz egin zuen, baina nik neuk egoera ondo gobernatzen nuela ikusi zuenean, ez zion aparteko garrantzirik eman. Baina aitari kontatu zionean, hura lanetik etxeratu berritan, ondo gogoan dut hark zer esan zidan:
—Orain emakumea zara.
Eta nik, oso minduta, salatik alde egin aurretik, haserre bizian erantzun nion:
—Nik dakidala, beti izan naiz emakumea. 
Izan ere, neure artean pentsatzen nuen: zer du hilekoak horrekin zerikusirik? Agian hortik hasi beharko genuke."

Orrialdeak: 168

detalle2

Dokuteka

C1 C2
2026-08-03

x61pRelaContWAR

39764048

x61pViewCountWAR

932

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR