Baginen: Euskal herriko historia emakumeen bitartez
Cira Crespo historialariaren eta Elena Ciordia ilustratzailearen elkarlanari esker sortu da euskal emakumeak eta Euskal Herriaren historia lotzen dituen dibulgaziozko lan ilustratu hau. Artxiboetan sakon arakatzen aritu dira egileak, oharkabean igaro ziren emakumeen arrastoen bila. Ikerketaren emaitza aurkeztu dute orain: Historiaurretik abiatu eta gure garaira arte, berrogeita hamar emakume baino gehiago aurkezten dizkigute liburuan, norbanakoak eta taldeak.
Egileak: Cira Crespo eta Elena Ciordia
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2020
Ordena kronologikoan aurkezten zaizkigu mota askotako protagonistak: baronesak, hiltzaileak, bertsolariak, eraikuntzako langileak, inprimatzaileak, kontrabandistak, medikuak, tabernariak, artistak, bai eta senide, alaba, alargun eta amak ere.
Elena Ciordiaren ilustrazioek presentzia berezia dute liburuan, eta aurpegia jartzen diete bertan aipatzen diren emakumeei.
Hona hemen pasarte bat:
Maria Sanz Berastegikoa
Esan ohi da Erdi Aroan emakumeek bi aukera soilik zituztela: ezkontza ala monastegiko bizitza. Beti bezala, ordea, historiak ñabardura ugari onartzen ditu, eta zuriaren eta beltzaren artean, berriz, grisen eskalak.
32. or
Liburuari buruzko bideoa hemen duzu ikusgai: