Gorputz eta arima: XX. eta XXI. mendeetako emakume artistak

Biografietan,  alderdi artistikoa nabarmentzen da: emakume artista hauek non ikasi duten, nola egiten duten lan, erakusketak non egin dituzten, beren lanak zein museotan dauden… Guztiak dira emakumeak, guztiak artistak, Euskal Herrikoak eta kanpokoak. Biografiaren aldamenean, artista bakoitzaren lan bat gutxienez: koadro bat, eskultura bat, argazki bat… Honatx Euskal Herriarekin lotura duten izen batzuk: Josune Amunarriz, Elena Asíns, Naia del Castillo, Esther Ferrer, Menchu Gal, Clara Gangutia, Cristina Iglesias, Ana Mendieta, Dora Salazar…
Egileak: María Toral, Marisa Oropesa, Xabier Iturbe
Itzulpena: Iñaki Mendiguren, Sara Turtle, Mercedes Cambior
Argitaletxea: Kutxa Fundazioa
Argitalpen-urtea: 2015

 

Liburua euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez dago.

 

 

Hona biografia-zati bat:
Ana Mendieta ( La Habana, Kuba, 1948 – New York, Estatu Batuak, 1985)
1961ean Ana eta ahizpa nagusia Estatu Batuetara iritsi ziren, gurasorik gabe. Operation Peter Pan-en barruan. Estatu Batuetako Eliza Katolikoaren programa zen, Kubako milaka haur Estatu Batuetara eraman zituena, Castroren erregimen anti-katolikotik haurrak “salbatzeko” ahaleginetan.
Estatu Batuetan, Ana alabatzat hartu zuen familia batekin bizi izan zen Iowan eta ez zituen gurasoak berriro ikusi urte askoan. Jakina, esperientzia mingarri horrek betiko markatu zuen Mendietaren heziketa eta haren lanak esperientzia hori islatzen du.

(122. or)

 

B2
2015-11-27
16272197
2424