Sorgin belarra

Eleberri honekin XVI. mendera garamatza Toti Martinez de Lezea idazleak, Nafarroako Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa eta Erro bailaretan baitago kokatua istorioa. Epaile zibilek eginiko sorgin-ehizak 100 eta 200 biktima artean utzi zituen. Denera, 1.000 bat lagun hil zituzten Euskal Herrian, eta gehienak andreak.

Egilea: Toti Martinez de Lezea
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2019

Loredi izeneko neska bat da eleberriko pertsonaia nagusia, zazpi alabetan zazpigarrena, eta idazleak berak dioenez: “Erdi Aroan, zapi alabetako zazpigarrena familiako heroia zen, sorgin jaiotzen zen eta Loredi da pertsonaia hori”. Inkisizioaren arazoak 1525. urtean etorriko dira, Loredik Avellaneda epailea lehen aldiz ikusten duenean, sorgin-ehizako saio batean.

Lehen atala hemen duzu irakurgai.
 

Hona pasarte bat:

Hamabost urtez jarraian, udaberri hasieran alabarekin elkartu zen Balendin, eta, urtea joan urtea etorri, txundituta geratzen zen, hura nola aldatzen ari zen ikusirik. Baina, batez ere, zoriontsu hazten ikusi zuen, alabatzat zuen familiaren babespean, eta bere txikiari ematen zioten maitasun guztia itzuli zien ordainetan. Bere bihotzean zeramatzan Xuban eta Auria, sekula izan ez zuen aitaren tokian lehena, sasikoa baitzen, eta amaren tokian bigarrena, ez baitzion barkatzen nola portatu zen; Joana, berriz, bere bikotekidea bihurtu zen.

(53. or.)

EITBn eleberriari buruzko albistea hemen ikusgai.

Aurkezpen-eguneko bideoa:

Orrialdeak: 310
C1
2019-12-18
21112185
413