Egurra S.A.

Egurra S.A. izeneko argitaletxearen istorioa kontatzen du Toti Martinez de Lezea idazlearen azken eleberriak. Gervasio Egurrak sortu zuen enpresa hau liburu-biltegi txiki bat zen hasieran, duela 50 urte; gaur egun, ordea, argitaletxe handi bihurtu da.

Egilea: Toti Martinez de Lezea 

Argitaletxea: Erein 

Argitalpen-urtea: 2020 

Gervasio Egurraren ondorengoen artean liskarrak sortuko dira, familia-enpresan nor gailenduko den erabakitzeko garaian desadostasunak egongo dira-eta. Gorabehera horien guztien lekuko izango da Nieves andrea, Gervasioren alargun eta familiaren matriarka, iragana ahaztu gabe egungo egoerara egokitzen saiatuko dena. 

Liburuaren atal bat hemen duzu irakurgai.

Hona hemen pasarte bat: 

Gervasio Egurra aitak ondo lotuta utzi zuen dena. Baziren hogei urte lurperatu zutela, baina hura bizi zeneko filosofia berari jarraitzen zion enpresak; haren itzala luzea zen, oraindik. 

Administrazio Kontseiluan, korridoreetan, bulegoetan, biltegietan. Inola ere ez zuen onartuko inork ahanztea dirutza hura berak egin zuela, baserritar batek, baserritarren seme batek, eta berari esker egin zezaketela seme-alabek eta bilobek jende arruntak baino bizimodu askoz ere oparoagoa, are beste familia dirudun batzuena baino oparoagoa. 

15.or. 

Orrialdeak: 341
C1
2020-12-02
25184995
684