Afrikanerrak

Eleberri honek hemendik hamaika urtera gertatuko den istorioa kontatzen du. Europar Batasuneko tropek Afrikako iparraldea inbadituko dute emigrazio ilegalaren aitzakiarekin. Egoera honek Arrasaten bizi den bikote protagonistarengan zer-nolako eragina sortzen duen kontatuko digu Eneko Barberenak.

Egileak: Eneko Barberena
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2019

Eider liburutegiko langilea da eta Aitor, berriz, eskola publiko bateko zuzendaria. Bi protagonista horien eta bigarren familia baten egunerokotasuna kontatzen da liburuan, eta batzen dituen haria indiferentzia da. Europa adineko jendez beteta dago, eta gerrarako gazte nahikorik ez dagoenez  zozketa bidez aukeratuko dituzte soldadugai gazteak. Erasango al dio gerrak bikoteari?

Oharra: Eneko Barberenak XVIII. Augustin Zubikarai saria jaso zuen liburu honi esker.


Hona pasarte bat:

  Gerra. Nola ez.
    – Ez dira liburutegia ixtera ausartuko. Europan esanahia duen lekua da biblioteka, mendeetako prozesu nekezari esker kulturaren herritartzearen gailurra.

Batzuetan jabetzen naiz, betiere nire ahotik irteten entzun eta gero, noizean behin botatzen ditudan esaldien oihartzun arranditsuaz; nagusitasun intelektuala erakutsi nahi duen egoeraren jopu gara batzuk, inkontzienteki.

(20.or.)

Xaloa telebistako bideo honetan idazleak eleberriari buruzko hainbat xehetasun azalduko ditu:

Orrialdeak: 154
B2 C1
2019-11-15
21062232
297