Neskamearen ipuina

Denboran oso urrun ez dagoen etorkizun distopiko batean, munduko jaiotze-tasak behera egingo du nabarmen, sexu bidezko infekzioen eta ingurumenaren kutsaduraren ondorioz. Kaos horretan, "Gileadeko Errepublikako" gobernu fundamentalista teokratiko, totalitario eta erlijiosoak arau berriak sortuko ditu gerra zibilaren ondorengo Amerika berri batean.

Egilea: Margaret Atwood

Itzultzailea: Zigor Garro

Argitaletxea: Txalaparta

Argitalpen-urtea: 2020

 

Gileadeko Errepublika horretan, neskamea da Freden, eleberriko protagonista nagusia. Gobernu berrian goi-kargua duen Komandantearen eta haren emaztearen etxean bizi da emakume gaztea, bahitu zutenetik. Egunean behin bakarrik ateratzen da elikagaiak erostera. Hilean behin, berriz, Komandanteak bortxatu egingo du haurdun gera dadin, jaiotze-tasak beherantz egin zuenetik Freden eta gainerako neskameak beren obarioen emankortasunaren arabera balioesten baitira. Hori guztia isilik eta burumakur beteko du, baldin eta Kolonietan zigortuta edo hilda amaitu nahi ez badu. 

Desira nekez gobernatzen da, ordea, eta Fredenek errepublika aurretik zuen bizitza gogoratuko du maiz: bere senar Lukerekin amodioa egiten zuenekoa; alabarekin jostatzen zenekoa; ofizio bat, beraren dirua eta ezagutzarako sarbidea zituenekoa. Orain, hori guztia bukatu da eta esklabu da, baina bera ez dago amore emateko prest.

 

Zigor Garro itzultzailearekin Bizkaia Irratian egindako elkarrizketa hemen duzu entzungai.

Orrialdeak: 403
C1
2020-11-12
23224842
285