detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Zero K

Gune sekretu batean hildakoak izoztu egiten dituzte, aurrerapen teknologikoek etorkizunean gorpuok esnatuko dituztelakoan.

 

Toki horretako diru-inbertitzailerik handiena, Ross jauna, hirurogeiak beteak dituen bilioduna da. Leku sekretura joan da Artis emaztea hilzorian daukalako hantxe, izoztu egingo dute, eta despeditzera joan da. Baina halako batean, emaztearekin batera joan nahi duela erabakiko du, berak ere hil egin nahi duela, eta bere gorpua izoztua izan dadin eskatuko du. Aitak gonbidatuta, Rossen seme Jeff iritsiko da gune sekretura, eta aitari oldartuko zaio. Semeak bizien munduan nahi du aita, ez hilotz izoztuen erreinuan.

 

Egilea: Don DeLillo
Itzultzailea: Aritz Gorrotxategi
Argitaletxea: Meettok
Argitalpen-urtea: 2016


 

Hona pasarte bat; semea izozte-teknikaz jakin nahian:
-Non dago bera orain?
-Hozte prozesuan. Edo aurki izango da horretan –esan zuen emakumeak-. Zu zara semea. Jakina, kontu honi buruz nahiz leku honi buruz zure zalantzak dituzula jakinarazi dit. Eszeptizismoa bertute bat da zenbaitetan, baina sarritan azalekoa da. Hala ere, inoiz ez zaitu hartu buru itxiko pertsonatzat.


(257. or)

Aurkezpen-eguneko bideoa: 

Orrialdeak: 276

detalle2

Dokuteka

C1
2016-07-20

x61pRelaContWAR

16242835

x61pViewCountWAR

3564

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR