Dokuteka
Zer da kriogenizazioa?
14 urteko neskato britainiar baten gorpua izoztuta gordeko dutela irakurri berri dugu prentsan. Kasuak kriogenizazio-teknikaren gaia jarri du mahai gainean, beste behin.
Hil ondoren izoztea eskatzen duten pertsona horiek uste dute hainbat gaixotasun etorkizunean sendagarri izango direla eta ondorioz, hemendik urte batzuetara berpiztuko direla sinisten dute.
Esataria.- Zeroz azpitik 130 gradutan gorde gorpuak etorkizunean bizitzara berriz ekartzeko. Horretan datza kriogenizazioa eta hori da egiten dutenen xedea eta itxaropena.
Ted Williams, historiako bateadore onenetarikoaren gorpua da izoztuta dagoen bat. Arizonan dagoen enpresa batean dago, metalezko hodi batean sartuta. Max More da kriogenizazio-enpresa horretako zuzendaria. Gorputz osoa edota soilik burua izoztea eskaintzen dute.
“Burmuina gara, ez bihotza” dio. Hain zuzen, gorputz bat kriogenizatu ahal izateko, legalki hilda egon behar da, hau da, taupadarik ez, baina burmuinak funtzionatzen jarraitu behar du.
Teorian, hori da berriz bizi ahal izateko ezinbesteko baldintza.
Bi enpresa dira Estatu Batuetan kriogenizazioa egiten dutenak eta Errusian ere badaude. Guztira, 1.400 gorputz omen daude izoztuta, baina ez dute inor berpiztu.
Espekulazioan oinarritzen den teknika bat da, probatu gabekoa eta noski, eztabaida eragiten duena. Zer gertatuko da izoztutako gorputzekin? Nola berpiztuko dituzte? Funtzionatuko al du? Eta ez badu funtzionatzen?...
