Betiko bizi?

Zahartzaroa izan du hizpide 'Teknopolis' saioak. Gizartearen zahartzeak dakartzan arazoez eta erronkez hitz egin dute.

Kontrakoa pentsatu dezakegun arren, zenbait animalia ez omen daude programatuta hiltzeko.

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

  • Asexualki ugaltzen da.- Se reproduce de forma asexual.
  • Bi zatitan moztuta ere.- Aunque la corten en dos.
  • Egoera larrietan.- En situaciones apremiantes.
  • Erronka.- Reto.
  • Harrapari batek janda.- Comido/a por una rapaz.
  • Hilezkorra izan.- Ser inmortal, no morir.
  • Hilezkortasuna.- La inmortalidad.
  • Hiltzekotan.- En el caso de que muera.
  • Hiltzen ez diren bizidunak.- Seres vivos que no mueren.
  • Hondamen baten ondorioz.- Como consecuencia de un desastre.
  • Sekretua geureganatuz gero.- Si nos adueñamos del secreto.
  • Zahartzaroa hizpide izan.- Zahartzaroaz hitz egin. Tener como tema de conversación la vejez.
  • Zahartzeak dakartzan arazoak.- Los problemas que conlleva la vejez.

 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Antzinako grekoek, bikingoek eta txinatarrek oso argi zuten: Jainkoak hilezkorrak dira, gu ez.
Greziako jainko mitologikoak ez ziren hiltzen anbrosia hartzen zutelako. Iparraldekoak, fruta sakratuak jaten zituztelako eta Txinakoak, belarrak eta arrain batzuk.
Tentazio handia litzateke janari horiek bilatzea fantasiazkoak ez balira. Horregatik ez ditu inork bilatzen, noski, baina biologoek ezagutzen dute hilezkortasuna. Hiltzen ez diren bizidunak topatu dituzte. Zenbait marmoka eta beste ornogabe batzuk ez daude programatuta hiltzeko. Haien artean gehien ikertu dutena hidra da, animalia oso sinple bat.
Bi zatitan moztuta ere, hil ordez, zati bakoitzetik hidra bat hazten da. Zelulak etengabe berritzen ditu eta zelula horiek guztiak gazteak dira. Hiltzekotan, hondamen baten ondorioz edo harrapari batek janda hiltzen da hidra.
Hidraren hilezkortasunaren sekretua lapurtu genezake. Baina kontuz, agian, sekretu hori ez dugu gustukoa izango.
Hidra hilezkorra da, baina zenbait kondiziotan bakarrik. Zorrotzena, sexurik ez izatea da.
Normalean, asexualki ugaltzen da, baina egoera larrietan sexua erabiltzen du dibertsitate genetikoa eskuratzeko eta orduan, hilkor bihurtzen da.
Hidraren hilezkortasunaren sekretua geureganatuz gero, aukeratu egin beharko genuke: sexua izan edo betiko bizi?
Zuk zer aukeratuko zenuke?

B2
2016-10-27
16244063
01:47
4277