Erretzeko dirua
Lapur batzuek diru asko lapurtu eta ihes egin dute lapurtutako auto batean.
Eguraldia oso txarra denez, baserri batean geratu beharko dute: bertan neskatila eta mutiko bat bakarrik daude orain, gurasoak erietxean direlako. Lapurrek aurkitu egingo dute mutikoa, baina neska ez. Zer egingo ote du neskak?
Egilea: John Escott
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2007
Testuko hitz batzuek asteriskoa dute eta orrialdearen bukaeran gaztelaniazko itzulpena aurkituko dugu.
Hona hemen pasarte bat:
Azaroko arratsalde busti bat da, eta haizea dabil. Ibaiaren ondoko errepidean, hiru gizon zuhaitz bat ebakitzen ari dira. Zuhaitza bota ondoren, errepidea zeharkatu* dute eta gero beste zuhaitz batzuen atzean zain geratu dira.
(7. or.)
* zeharkatu: atravesar