San Braulioko eroa
San Braulio herri txiki bat da eta bertako gorabeherak kontatzen dira liburuan: jendearen arteko harremanak, herriko apaiza, jauntxoak, eskola, nekazaritza, herriko haurrak…
5 atal ditu liburuak eta atal bakoitzaren bukaeran irakurriaren ulermenerako galderak daude, gramatika-ariketa batzuk (hutsuneak bete, esaldiak ordenatu...) eta ipuinaren gaineko iritzia emateko tartea dago, baita ipuinaren gaineko idatzizko proposamenak ere.
Liburuaren bukaeran ataletako hiztegia dago.
Egilea: Xabier Monasterio
Argitaletxea: Tinkoketa
Argitalpen-urtea: 1994
Hona hemen pasarte bat:
San Braulio Hego Amerikako herri txiki baten izena da. San Braulio mendi garai baten gainean dago, goi ordoki batean. Herriaren inguruan beste mendi asko daude. Hara heltzeko, bide estu eta aldapatsu batetik igo behar da. Bide aldapatsu hau San Frantziskotik San Brauliora doa. Bi herri hauen artean laurogei kilometro daude.
9.or.
2017an Erroa argitaldetxeak liburuaren edizio berritua argitaratu zuen.