irakurgai-mailakatuak-fitxa
Loteria-billetea
Batxilergoa bukatu eta unibertsitatera joan nahi duen neskatoa da liburuko protagonista nagusia. Ikasle honek arazoen aurrean dituen jokaera eta kezkak kontatzen ditu.
Irakurleari laguntzeko, testuko hitz batzuk beltzez datoz, eta orrialde bukaeran hitz horien gaztelaniazko esanahia eskaintzen da.
Liburuaren bukaeran ariketak daude: ulermena lantzeko galderak, egia/gezurra, hiztegia, berridazketak…
Egilea: Edurne Azkue
Argitaletxea: desclée
Argitalpen-urtea: 1999
Liburuko testuan hitz batzuk beltzez daude eta orrialdearen bukaeran itzulpenak datoz, laguntzeko.
Liburuaren bukaeran ariketak daude: ulermen-galderak, berridazketak, idazmen eta mintzamen-proposamenak...etab.
Hona hemen pasarte bat:
Saioa eta bere lagun batzuk oihuka datoz irakasle-eskolako eskaileretan behera.
Zortziak dira, eta eguzkiak ez du oraindik indarra galdu. Egia esan, ikasle-taldeak ez du gaur eguraldi onaren premiarik pozik egoteko, trumoiak jota ere, hauen poza erabatekoa izango da, hautaproba-azterketa bukatu berri baitute, eta ez dute, gainera, batere gaizki egin.
5. or.
premia: beharra.
trumoi: truena.
erabateko: oso, guztizko, "total".
hautaproba: orain dela gutxi.
