detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Euskarari gorazarrea

Pello Iturria nafar farmazialaria 25 urterekin hasi zen euskara ikasten, eta urte asko darama Euskalerria Irratiko kolaboratzaile. Liburu honetan, 1995-2013 urte-tartean euskararekin izan duen harreman oparoa (itzulpengintzan, besteak beste) kontatzen digu.

 

 

Bere gogoetak ere ekarri dizkigu, eta bizipenak. Euskara-ikasleak animatu nahi ditu euskaraz hitz egin dezaten. Uste du hori dela modurik onena historiaurretik datorkigun gure hizkuntza, altxor eder hau, salbatzeko modurik garrantzizkoena.

Egilea: Pello Iturria Sarasibar
Argitaletxea: Denonartean
Argitalpen-urtea: 2016

 

 

 

 

 

Hona liburutik hartutako bizipen bat:
Autobusez Illunberantz gindoazela, hirurogeita hamar bat urteko bi gizon euskaldun jatorren ondoan joatea egokitu zitzaigun. Gustura zihoazen zezenketara. […] Zezenketara euskaraz zihoazen. Guk ere euskaldunok, euskaraz hitz egiten joan behar dugu zezenketara. Pilotalekura euskaraz hitz egiten joan behar dugu, ikastetxera euskaraz, mendira euskaraz, erosketara euskaraz, futbol-zelaira euskaraz, afaltzera euskaraz, lanera euskaraz, unibertsitatera euskaraz… bi gizon jator horiek Illunbera euskaraz zihoazen bezalaxe. (1998ko abuztuan).



(123-124. or.)

 

 

Orrialdeak: 196

detalle2

Dokuteka

C1
2016-04-14

x61pRelaContWAR

16241046

x61pViewCountWAR

4380

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR