detalle dokuteka-generico-fitxa

Pello Iturria: Botika generikoak

Pello Iturria botikaria da eta iruindarra, eta Farmazialari Euskaldunen Elkartea, FEUSE izeneko elkarteko lehendakaria.

Botika generikoak izango dira hizpide irratsaioan. Zer da botika generiko bat? Ze mesede ekartzen dio generikoak gaixoari? Zertan bereizten dira botika komertzial bat eta botika generiko bat? Galdera guzti hauek eta gehiago saiatuko da argitzen Pello Iturria irratsaioan.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Esataria. Botika generikoak izango ditugu hizpide gaurko solasaldian, eta horretarako Pello Iturria gonbidatu dugu gurera. Pello, egun on!

Pello Iturria. Baita zuri ere.

Esataria. Beno, Pello, entzuleei esan behar diegu botikaria zarela eta Farmazialari Euskaldunen Elkarteko buru ere bazarela.

Pello Iturria. Hala da, bai.

Esataria. Behin hori argituta, ondo iruditzen bazaizu, Pello, botika generikoak zer diren azalduko dugu. Eta ez dakiguna da zer mesede eskaintzen dion generikoak gaixoari, zertan bereizten diren botika generikoak eta botika komertzialak... Behar dugu zure laguntza guzti hori ulertzeko, Pello.

Pello Iturria. Ba, oso ongi, saiatuko naiz gauzak argitzen. Eta hasteko, esango dizut medikamentu generikoek lau ezaugarri dituztela. Lehena, medikamentu originalak duen printzipio eraginkor bera dute, dosi eta forma farmazeutiko bera.

Esataria. Beraz, gauza berbererako balio dute?

Pello Iturria. Gauza berberak dira. Gauza oso inportantea: biobaliokidetasuna dute medikamentu originalarekiko. Hori, gero ikusiko dugu, oso inportantea da. Beraz, kalitate, segurtasun eta eraginkortasun bera dute. Hori da lehenbiziko ezaugarria. Bigarren ezaugarria da printzipio eraginkorraren patente-epea amaitu dela. Badakizu..., originala azaltzen denean, baditu urte batzuk ustiatzeko esklusiba, ez? Ba, horixe, gutxienez izaten dira hamar bat urte ustiatzeko esklusiba, eta patente-epea amaitzen denean, beste edozeinek egin lezake generikoa. Hori izango zen bigarren ezaugarria.

Esataria. Ondo da.

Pello Iturria. Hirugarren ezaugarria izendapenari dagokio. Medikamentu generikoa identifikatzeko nazioarteko izendapen komuna erabili behar da. Esan nahi dut, izen hori berdin...  da gure artean...

Esataria. Izen zientifiko modukoa da, ezta?

Pello Iturria. Bai, izen zientifikoa. Frantzian, Estatu Batuetan, izen bera dute. Eta laugarren ezaugarria, noski, generikoa originala baino merkeagoa dela. Hori izango zen laugarren ezaugarria.

Esataria. Akaso hortxe dago alderik handiena, ezta, prezioan?

Pello Iturria. Hori da, hori da, prezioan. Eta legearen arabera, esan behar da gutxienez % 30 merkeago.

Esataria. Pentsa ezazu, zer alde dagoen.

Pello Iturria. Hori da. Gero galdetu didazu zer mesede ekartzen dion generikoak gaixoari.

Esataria. Hori da.

Pello Iturria. Ba, bueno, hasieran esan dugun bezala, originalarekiko biobaliokidea izateak esan nahi du eragin bera duela, kalitate, segurtasun eta eragin bera. Orduan, lasaitasun osoz har daiteke. Eta beste aldetikan, medikamentu generikoa merkeagoa dela. Orduan, abantailak gutxienez baditu gaixoak, ez?

Esataria. Eta noiz hasi ziren hemen, gure artean, sendagai generiko hauek erabiltzen? Beste herrialdeetan urte asko daramatzate hauek merkatuan?

Pello Iturria. Hori da. Ba, gure artean hasi ziren komertzializatzen duela bederatzi bat urte, eta pentsa, Alemanian eta Danimarkan eta Erresuma Batuan gurean baino hogeita bost bat urte lehentxeago hasi ziren komertzializatzen. Eta esan behar da baita ere gurean, hasieran, oso gutxi saltzen zirela, ez? Oso portzentaje baxua zen. Bitartean, pentsa, Danimarkan saldutako medikamentu guztien % 50, justu erdia, generikoak ziren. Holandan eta Erresuma Batuan % 40, Alemanian % 35 eta gurean izaten zen gehienez % 1 edo 2.

Esataria. Beno, zer edo zer gurean.

Pello Iturria. Bai, baina baita ere esan behar dizut beste gauza bitxia. Ez bakarrik Espainian, kasu honetan Portugalen eta Italian eta Frantzian eta Belgikan ere, oso medikamentu generiko gutxi saltzen ziren.

Esataria. Beraz, ez dela Estatu Espainiarreko kasua bakarrik, zabalduta ere badagoela.

Pello Iturria. Hori da.

Esataria. Dena dela, Pello, ez dakidana da zergatik, ba beno, zu medikuarengana zoaz, eta zeren arabera mediku horrek zuri esango dizun "har ezazu halako botika generikoa edo har ezazu halako botika komertziala". Hori nola erabakitzen da?

Pello Iturria. Ba, begira, zergatik medikamentu generikoa errezetatzea nahi da? Zergatik, zergatik nahi dugu errezetatzea? Ba, seguru aski gastu farmazeutikoari eusteko, ez? Pentsa, duela bi urte, batez beste, errezeta generikoa ia-ia % 48 baxuagoa zen errezeta ez generikoa baino. Ba pentsa... Eta da modu bat gastu farmazeutikoari eusteko, ez? Eta beste galdera izan daiteke "eta zergatik dira merkeago?"

Esataria. Eta horrelako aldearekin...

Pello Iturria. Eta zergatik dira merkeago botika generikoak? Ba, arrazoia garbia da, erraza da jakitea. Medikamentu-molekula berri bat sortzeko diru asko behar da, milioiak eta milioiak behar dira ikertzeko edo saiakuntzak egiteko..., eta gero, behin baimena lortuta, dirutza handia behar da molekula hori komertzializatzeko, profesional sanitarioek, eta, baita ere, oro har populazioak, jakin dezaten molekula berri hori egin dutela. Eta horretarako dirutza ikaragarria behar da. Eta, hain zuzen ere, enpresa sortzaile horri ematen zaio epe bat, hamar bat urtez ustiatzeko esklusiba. Gero, medikamentu generiko hauek gastu horiek ez dituzte, zeren azken batean kopiak dira, ez?

Esataria. Bai, epe hori pasatu da, ezta?

Pello Iturria. Bai, epe hori pasatuta, gastu horiek, komertzializazioa jakinaren gainean jartzeko eta ikertzeko eta abar, horrelako gastuak ez dituzte. Horregatik merkeagoak dira, ez? Eta hori bai, biobaliokidea originalarekiko eta segurtasun osoz hartzeko, bai.

Esataria. Eta nola jakin dezake pertsona batek botika generiko bat dela? Ez dakit, ba, botika horren kaxan edo zerbait adierazten da? Edo nola jakin daiteke?

Pello Iturria. Bai, hala da. Medikamentu generikoek hiru elementu bereizgarri idatzita dituzte kaxan, enbasean.

Esataria. Bai.

Pello Iturria. Lehenbizikoa da printzipio aktiboaren izena, mundu guztian izen berarekin ezagutzen dena. Adibidez, amoxizilina: amoxizilina berdin da Euskadin, berdin da Frantzian, berdin da Estatu Batuetan, izen berdina du. Jarraian jarri behar da komertzializatzen duen laborategiaren izena.

Esataria. Bai.

Pello Iturria. Kasu honetan, demagun, Cinfa dela, edo... Ba, izango zen Amoxizilina Cinfa. Eta hirugarren ezaugarria, bakarrik generikoek duten ezaugarria, da EFG siglak dituztela. Edozein pertsonak jakingo du medikamentu generiko bat hartzen ari dela kaxari, enbaseari, erreparatuta, ikusita sigla horiek: EFG.

Esataria. Beraz, guk botikan eskatzen badugu "emadazu buruko minarentzako zerbait, baina generikoa"...

Pello Iturria. Hori da.

Esataria. Eta hor jarri behar ditu EFG siglak.

Pello Iturria. Batez ere, hori da modu errazena konturatzeko generikoa dela, eta gero jarriko du printzipio aktiboaren izena eta komertzializatzen duen laborategiaren izena, baina buruan sartzeko errazena hori da, ez? EFG siglak.

Esataria. Beno, Pello, esan dugu botika generikoek, komertzialek dituzten helburu berberak dituztela, berdin-berdin sendatzen dutela, gainera merkeagoak direla.

Pello Iturria. Bai, hala da.

Esataria. Baina..., ez dakit nire inpresioa den, baina iruditzen zait oraindik gure artean gizarteratzeko daudela edo akaso ez ditugula gehiegi ezagutzen. Zuk nolako etorkizuna aurreikusten diezu botika generikoei?

Pello Iturria. Ba, ona, oso ona. Eta gehiago esango dizut, azken bi edo hiru urte hauetan medikamentu generikoen kontsumoa asko igo dela. Duela bi urte % 12koa izan zen, eta iaz % 15 izan ziren generikoak. Eta pentsa, duela bederatzi bat urte % 1 edo % 2 izan ziren.

Esataria. Datuek jada nahikoa hitz egiten dute, ezta? Harrigarriak dira.

Pello Iturria. Eta gero, gehiago esango dizut. Nik uste dut osasun-agintariak apustu egiten ari direla argi eta garbi generikoen alde, dudarik gabe, eta azken batean, askotan esan dugun bezala, gastu farmazeutikoari eusteko modu bat dela. Eta hori, ja, nabarmen ikusten da, eta nik uste dut medikamentu asko saltzen dituzten herrialdeen senda-edo segitzen ari garela edo haien asmoa horixe dela. Baina gertatzen dena, herrialde horietan, generikoak errezetatzeko kultura oso errotuta dutela. Ez da gure kasua, baina nik uste dut, nabarmen gainera, nire esperientziagatik ikusten dut farmazian, gero eta gehiago errezetatzen dituztela generikoak.

Esataria. Ba, denborarekin ikusiko dugu. Denborak erakutsiko digu zer gertatzen den botika generikoekin. Pello Iturria, mila esker gurekin izateagatik eta hurren arte.

Pello Iturria. Nahi duzuen arte.

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2007-04-26

x61pRelaContWAR

  • Iturria , Pello
16509316
00:10:18

x61pViewCountWAR

3991

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR