Jarduera
Botika generikoak
Pello Iturriari botika generikoen inguruan irratian egindako elkarrizketa landuko dugu ariketa-sekuentzia honetan. Pello botikaria da eta iruindarra, eta Farmazialari Euskaldunen Elkartea, FEUSE izeneko elkarteko lehendakaria.
Behin gaixotuz gero, sendagilearengana jo eta tratamendua nahi izaten dugu, ondoeza edo oinazea gutxituko digun zerbait. Botikak izan ohi dira askotan tratamenduaren oinarri eta ez oso merkeak gainera. Ba omen dira botika generikoak, hau da, beste batzuk bezalakoxeak, eragin berbera dutenak, baina merkeagoak. Horien aldeko gero eta mezu gehiago ari gara entzuten, batez ere, administrazioaren aldetik. Baina zer dira? Ez ote die herritar arruntak errezeloz begiratzen? Izan ere, kalitate bera eta merkeago ez dira normalean elkarrekin joaten.
Jarduera
