detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Gure amaren sekretua

Benetako bi pertsonaiatan oinarritutako istorio honetan neskatila bat da narratzailea: Helena. Gaia, berriz, holokaustoa da.

Ama ez juduak, Helenaren laguntzarekin, holokaustotik ihesi doan soldadu bat gordeko du etxean, eta baita beste bi familia judu ere. Horrek arrisku latzean jartzen du Helenaren familia. Gainera, bada beste kontu bat: aitak Hitler miresten duela. Nola askatuko ote dute ama-alabek korapilo hori?
Liburuak hasieran egilearen biografia labur bat dakar. Beste orri batean liburu honek izan duen ibilbidea dago, best seller bihurtu arte. Bukaera aldera ama-alaba horien datu batzuk ematen dira, benetakoak.
Istorioa “euskara erraza” erabiliz idatzita dagoela dio argitaletxeak, eta hiztegi lagungarria du orri-alboetan irakurleei irakurketa samurtzeko. Gainera, sei lerrotik gorako paragraforik ez dago.

 

 

 

Egilea: Jenny Lynn Witterick
Itzulpena: Xabier Monasterio
Argitalpena: Erroa
Argitalpen-urtea: 2014

 

Hona pasarte bat:
Amak nola edo hala soineko bat eskuratu du, ni lan elkarrizketara joateko. Inoiz ikusi dudan soinekorik ederrena da. Artile bigunez eginda dago, jende aberatsak baino erabiltzen ez duen ehunaz, alegia. Soinekoa krema kolorekoa da: oso egokia idazkari batentzat, halako ukitu klasikoa baina, aldi berean, garbia ematen dio eta.

(17. or)


Pasarte honetan soineko baten deskribatzen da: kolorea, ehuna… Egingo duzu antzeko zerbait zuk nahi duzun arroparekin?
 

Orrialdeak: 194

detalle2

Dokuteka

B2
2015-03-10

x61pRelaContWAR

16237249

x61pViewCountWAR

4048

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR