detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Altzateko Jaunaren elezaharra

Euskara errazean saileko liburu sortako lan hau Pio Barojaren La leyenda de Jaun de Alzate, 1922an argitara eman zuen eleberriaren moldaketa bat da.

1912an Pio Barojak Itzea izeneko jauregia erosi eta bertan bizi izan zen luzaroan. Itzea jauregia Bera udalerriko Altzate auzoan dago, idazleak elezahar hau kokatu zuen lekuan, hain zuzen ere.

 

Bidasoa ibaiaren ondoko eskualde horretan lasai bizi ziren euskaldunak, Erdi Aroan kristautasuna heldu eta haien pentsaera eta bizimodua goitik behera aldatu zituen arte. Kristautasunaren aurreko eta ondorengo gizarteak elkarri kontrajarriz, Pio Baroja idazle donostiarrak Euskal Herri osoaren orduko irudi ederra egin zigun Altzate auzotik.

Egilea: Pio Baroja
Moldapena eta testu osagarriak: Xabier Monasterio
Argitaletxea: Erroa
Argitalpen-urtea: 2014

 

Estiloaren aldetik, ahalegin berezia egin da testua erraz irakurtzeko modukoa izan dadin eta horregatik, paragrafoek gehienez ere sei lerro dituzte. Horretaz gain, irakurgai bakoitzaren ondoan bertan ageri diren zazpi hitzik zailenen definizioak eskaintzen dira, euskara errazean emanak.

 

Orrialdeak: 125

detalle2

Dokuteka

C1
2015-03-26

x61pRelaContWAR

16165830

x61pViewCountWAR

2979

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR