Dokuteka
Ijitoaren ahotsa
Pio Barojatarrak berriki asaldatu ditu Eduardo Gil Berak 'Baroja o el miedo' Biografía no autorizada liburuarekin. 45 urte beteko dira 2001eko urrian Baroja hil zela, eta 25 urte Altzateko Jaun-en kontu-zaharra itzulpena, Patxi Apalategiren itzulpena, argitaratu zenetik. 1986ko liburu horretatik pasarte bat aldatu dugu hona, Baroja medikua gogoan.
Ibai honen ertzean dut nire etxea, euskaldunen hizkuntza bera hitz egiten dut, jazkera berdina dut, baina hala eta guzti ere ez dira nitaz fidatzen. Nire begiok dagien dizdirak salatzen nau, eta beraienak ez bezalako beste grina batzuk ditut nire arimako nagusi. Sentsual sentitzen naiz, maite dut plazerea, lapurreta ere maite dut, eta arauketaria hertsia gorroto dut. Lurralde hontan milaka urte daraman jende honek senti ezin duen grinarik badut nik ibiltari-bizitzarako. Ez dakit zein den nire aberria zeren, noan tokira noala, beti eta edonon arrotz bait naiz.
